Ekainaren 24az geroztik martxan den ZINEGOAK jaialdiak kanal berezia ireki du EiTBren ikus-entzunezko zerbitzuan. Ekoizpen euskal herritarra duten film eta telesailez gain, nazioarteko proiektuak ere bildu dituzte.

Zinegoak Priemran-zinea

ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak eta EITBko Primeran plataformak egunotan ospatzen ari den zinemaldiari eskainitako kanal propioa sortu dute. Bertan, ikusgai dira jaialdian parte hartu duten hainbat film eta sexu-aniztasuna lantzen duten bestelako ikus-entzunezkoak.

Hiru ataletan banatuta, ekoizpen euskal herritarra duten film laburrak eta luzeak eta bildu dituzte; nazioarteko telesailek ere osatu dute katalogoa, euskaraz bikoiztuta edota azpitituluekin.

Film luzeak:

  • 2000 erle espezie (Estibaliz Urresola, 2023)
  • La muerte de Mikel (Imanol Uribe, 1984)

Film laburrak:

  • Arnasa (Raul Barreras, 2022)
  • Ezohikoak (Alejandra Bueno, 2022)
  • Irrits (Maider Oleaga, 2022)
  • Berak baleki (Aitor Gametxo, 2021)
  • Ilunabarrean esan (Xabier Vallina, 2021)
  • Hemen gaur berriz (Aitor Gametxo, 2020)
  • Mi pequeño gran samurai (Arantxa Ibarra, 2020)
  • Aitona mantagorria (Kepa Errasti, 2014)

Telesailak:

  • Mutiletako bat (Teys Schucany, 2023)
  • More than this (Kate Gorman eta John Sheedy, 2022)
  • Danie(a) (Nora Alberdi, 2021)
  • Klamidiaren lorratzean (Ties Schenk, 2021)
  • Derby Girl (Nikola Lange, 2020)
  • Pulse (Mette Føns, 2020)
  • Bisexuala (Desiree Akhavan, 2018)
  • Butterfly (Tony Marchant eta Anthony Byrne, 2018)

‘Harro gaude’ lemapean

Harrotasunaren Astearekin bat eginez, nazioarteko beste hiru pelikula gehituko dituzte aurki bildumara. Batetik, jaialdiaren 16. edizioan DOK saria eta Giza Eskubideen Sari Nagusia irabazi zituen Ni D’Eve ni D’Adan (Floriane Devigne) dokumental frantziarra; identitateari buruzko kontakizun intimoa eta pertsonala. Protagonisten begirada intentsutik abiatuz, gure kultura zalantzan jarri, eta intersexualitatearen esanahira hurbilduko gaitu, emozioen bitartez eta ikuspegi pedagogikotik.

Bestetik, urte berean Zuzendaritza onenaren eta Lesbianismo eta Generoaren saria zein Giza Eskubideen sariak irabazi zituen Rafiki (Wanuri Kahiu, 2018) fikziozko kenyarrak dago: Kena eta Zikiren familiak lehiakide politikoak dira, baina neskei bost axola zaie eta lagunak egingo dira. Babesa aurkituko dute batak bestearengan, eta gizarte kontserbadore horretan, euren ametsak biltzen lagunduko diote elkarri. Euren arteko maitasuna pizten denean, hautatu egin beharko dute: zoriontasuna ala segurtasuna.

Azkenik, Rita Baghdadik zuzendutako Sirens (2023) dokumental libanoarra ezagutu daiteke, iazko Zinegoak Sari Nagusiaren irabazlea. Slave to Sirens metal musikako taldearen bizitzari eta musikari buruzko kontakizun intimoa da. Bost gaztek osatzen dute taldea, eta gero eta ospe handiagoa izango dute Libanoko iraultzaren testuinguruan. Borroka egingo dute laguntasunari, sexualitateari eta herrialdeak bizi duen iraultzari aurre egiteko, eta haien musika aterpe gisa erabilia izango da Beiruteko gazte-kulturan. Taldearen sortzaileen arteko harreman konplexuek kolokan jarriko dute taldearen beraren egitura. Nolanahi ere, badute mehatxu askoz larriago bat: homosexualitatearen kriminalizazioa. Erronkak erronka, beren iraultza propioa sortzen saiatuko dira: beren egia bizitzea.