Zinemagile gazteen istorioak, esperantzak eta horien indarra ezagutzeko aukera egon da astebetez, Miarritzen. 30 lan inguru pantailaratu dituzte.

Nouvelles Vagues II palmaresa-zinea

Arrakastatsu bukatu da Biarritz Film Festival – NOUVELLES VAGUES jaialdiaren bigarren edizioa. Iragan ekainaren 18tik 23ra ospatu dute gazteria ardatz duen zinemaldia, Miarritzen, eta 30 film inguru eskaini dituzte, mundu mailako estreinaldiak asko. Zortzi lanek osatu dute nazioarteko sail ofiziala -India, Irlanda, Egipto, Belgika, Frantzia, Erresuma Batua eta AEBko ekoizpenak-, eta horiek Gare du Midi antzokian pantailaratu dituzte. Hain zuzen ere, bertan banatu dituzte sariak ere, 1.400 ikus-entzule batu dituen ekitaldian.

35 urtetik beherako nazioarteko epaimahaia -Léa Mysius, rodeada por Zoey Deutch, Vincent Lacoste, Manu Rios, Margaret Zhang, Arash Khaksari, Kim Higelin eta Kitty Chicha- arduratu da lanak ikusi eta baloratzeaz, eta Girls will be girls (Suchi Talati) ekoizpen indiarrari eman diote Sari Nagusia. Himalaiako barnetegi batean bizi den 16 urteko Mira da protagonista, desira sexuala piztuko zaiona; ama berau lausotzen saiatuko da.

Epaimahaiaren Saria Eat the Night (Caroline Poggi eta Jonathan Vine) frantziarrak jaso du, baita ikasleek banatutako aitortza ere. Interpretazio onenaren saria irabazi du ekoizpen estatubatuar independenteetan saildutako Saoirse Ronanek (The Outrun, Nora Fingscheidt), eta ikus-entzuleek La nuit se traine (Michael Blan) izan dute gustukoen. Pass Culture saria (The Outrun, Nora Fingscheidt) eta nazioarteko artistek osatutako epaimahaiak aitortutako aipamen berezia (À son image, Thierry de Peretti) ere banatu dituzte.

Bestetik, Karla Sofía Gascón aktorea omendu dute, 2024ko Cannesko Zinema Jaialdian emakumezko aktore onenaren saria irabazi duena. Jacques Audiarden Emilia Pérez lanean parte hartu du, eta hain zuzen ere, berau aurkeztu du Miarritzeko Cinéma Le Royal aretoan.