Ekainean, uztailean eta abuztuan, Arabako hainbat herri bisitatuko ditu ekimenak. Zazpi film labur erakutsiko dituzte. Saioak 21:30ean edota 22:00etan izango dira.
Korterraza – Gasteizko Film Laburren Jaialdiak urteroko hitzorduari eutsiko dio uztaila hasieran. 15. edizioa izango da aurtengoa, hilaren 4tik 6ra bitartean egingo dena, baina ohi bezala, egitaraua ez da asteburura mugatuko. Udan, lurralde osoko herrietan egingo du geralekua Korterraza Araba ekimenak, eta horietan, besteak beste, sail ofizialeko lanen aukeraketa berezia egongo da ikusgai.
Zazpi film laburrek osatuko dute programa, eta denak ere, dozena erdi bat udalerritan pantailaratuko dituzte. Gasteizko jaialdiaren baitan erakutsi ostean, Zuhatzu Kuartangon eta Caicedo Yuson (ekainak 29), Aramaion (uztailak 7), Oroko Andre Mariaren Santutegian eta Estavillon (uztailak 13), Eltziegon (uztailak 14), Antoñanan (uztailak 18), Añanako Gatz Haranean (uztailaren 27an), Zabalaten (abuztuaren 2an) eta Iekoran (abuztuak 17) eskainiko dituzte.
Jarraian dituzue aukeraketaren parte diren zazpi film laburrak:
- Me llaman Toni a Tiempo (Fast Héroes, 2024)
- La gran obra (Alex Lora, 2024)
- La compañía (José María Flores, 2023)
- Tumbas Vecinas (Antonio Gutiérrez Bustos, 2023)
- El Carné de(s)madre (Xabi Vitoria, 2021)
- Malego verte (Null García, 2023)
- Hado (Rubi Rock, 2023)
Informazio osagarria, hemen.