Uztailean eta abuztuan, lurraldeko hainbat herri bisitatuko ditu jaialdiak. Zazpi film labur erakutsiko dituzte. Saioak 21:30ean edota 22:00etan izango dira.

Korterraza-komedia-2024-zinea

Korterraza – Gasteizko Film Laburren Jaialdiak urteroko hitzorduari eutsiko dio uztaila hasieran. 15. edizioa izango da aurtengoa, hilaren 4tik 6ra bitartean egingo dena, baina ohi bezala, egitaraua ez da asteburura mugatuko. Udan, lurralde osoko herrietan egingo du geralekua Korterraza Araba ekimenak, eta horietan, besteak beste, Komedia ataleko lanak egongo dira ikusgai.

Zazpi film laburrek osatuko dute programa, eta denak ere, dozena bat udalerritan pantailaratuko dituzte. Dagoeneko ikusgai izan dira Legution, eta Gasteizko jaialdiaren baitan erakutsi ostean, Lukon (uztailaren 6an), Zuazan (uztailaren 12an), Zurbaon (uztailaren 13an), Maestun (uztailaren 19an), Berantevillan (uztailaren 20an), Laudion (abuztuaren 3an), Urarten (abuztuaren 10ean), Payuetan (abuztuaren 11n), Tuestan (abuztuaren 13an) eta Burgelun (irailaren 6an) eskainiko dituzte.

Jarraian dituzue Komedia ataleko zazpi film laburrak:

  • Eastern (Victor Dalmont, Mathis Dorniol, Valentine Fripier, Margaux Huvé, Marion Machelard, Maëva Mina, Iannis Oillic, Paul Pillan eta Solène Poirier, 2023)
  • T’as pas du Feu? (Axelle Chabannier, Cécilia Mérot, Clément Febvre, Enzo Pajau, Flavie Bellin, Martin Turbeaux, Mélina Safti eta Paul Moulin, 2023)
  • Tumbas vecinas (José Antonio Gutiérrez Bustos, 2023)
  • Nada de nada (Gaston Haag, 2023)
  • Hadas (Nada de nada, 2023)
  • Escribiendo… (Pablo Olewski, 2024)
  • El Carné de(s)madre (Xabi Vitoria, 2021)

Informazio osagarria, hemen.