Dragon Ball Z Kai (Akira Toriyama, Yasuhiro Nowatari, Togo Shoji, Naohiro Terazaki)

Animazioa | Zientzia-fikzioa | Ekintza

Dragoi Bola Z telesail mitikoaren bertsio zaharberritua. Lehen lau atalak bildu dituzte pantaila handian ikusgai.

.

.

Inside Out 2 (Kelsey Mann)

Animazioa | Komedia | Fantasia

Inside Out (2015) gogoangarriaren jarraipena. Riley nerabezarora hurbiltzen hasia da, eta Kuartel Nagusiak bat-bateko aldaketei aurre egin beharko die: Emozio berriak iritsi dira!

Honen aurrean, kudeaketa eta lan bikainari esker oreka bilatzea lortu duten beteranoak (Poza, Tristura, Haserrea, Beldurra eta Nazka) galduta sentituko dira Antsietatearen agerpenarekin. Eta badirudi ez datorrela bakarrik…

.

.

Memory (Michael Franco)

Drama

Sylvia gizarte-langileak bizitza erraza eta egituratua darama: bere alaba, bere lana, Alkoholiko Anonimoak taldeko bilerak… Errutina hori irauli egingo da, institutuko bileratik irten eta Saulek etxera bidean jarraituko duenean. Ustekabeko topaketa horrek iraganerako atea ireki eta eragin handia izango du biengan.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Volpi Kopa, Gizonezko aktore onenari (Peter Sarsgaard)

2023 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

.

Bâtiment 5 (Ladj Ly)

Drama

Herriko alkatea bat-batean hil ondoren, Pierre mediku idealista gaztea hautatu dute hura ordezkatzeko. Hildako alkateak langile-klaseko auzune hori birgaitu nahi zuen, eta haren politikarekin jarraitzeko asmoa du Pierrek.

Bere partetik, Haby, jatorri maliarreko emakume gaztea, apartamentu-bloke hondatu horietako batean bizi da, eta ez du inolaz ere nahi bere familia betidaniko auzotik kanporatzea.

2023 | TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Donostia Zinemaldia: Klausura filma

.

.

Handling the Undead (Thea Hvistendahl)

Beldurra | Thrillerra | Drama

Udako egun bero batean, Oslon, hildakoa esnatzen hasiko dira. Horren ondorioz, hiru familia kaosean murgilduko dira: Nor dira eta zer nahi dute?

2024 | Sundanceko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia

.

.

Alumbramiento (Pau Teixidor)

Drama | Años 80

Espainia, 1982. Marisak alaba Madrilera eramatea erabakiko du, bilatu gabe heldu den haurdunaldiari amaiera emateko. Peñagranden sartuko du Lucia, haurdun dauden nerabeentzako erreformatorioan.

Bertan, harreman estua egingo du gainerako kideekin eta oraindik ez duena -bere haurra- kendu nahi diotela ulertuko du.

 .

.

Kaze no Tani no Naushika / Nausicaä del Valle del Viento (Hayao Miyazaki)

Animazioa | Ekintza | Fantasia

Etorkizun urrun batean, izaera apokaliptikoko gerra batetik mila urtera, Lurra onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz betetako basoez estalita dago. Gizakiaren suntsipena agerikoa da; bizirik atera direnak herri bakan batzuetan bizi dira, eta nekez irauten dute bizirik Lurraren zati handi bat estaltzen duten gas toxikoz eta intsektu mutante erraldoiz kutsatutako baso batek inguratuta baitaude.

Nausicae Haize Haraneko printzesa da, erresuma ñimiño bat, erresuma boteretsu eta etsaiagoez inguratua. Untziak gidatzen dakien gerlaria da, baina errukiorra ere bada, eta ez ditu intsektuak etsai gisa ikusten. Egoera are gehiago lehertuko da, Tolmekia ondoko erresumak, Kushana printzesa buru dutela, Haizearen Harana inbadituko duenean.

Animazioaren maisu japoniarrak filma aurkeztu zuela 40 urte igaro diren honetan, hainbat zinema-aretotan berestreinatuko dute.