Urtero legez, film laburrak Nestor Basterretxea aretoan pantailaratuko dituzte, 20:30ean hasita. Sarrerak 5 euroko kostua du.

Gorefest 2024-zinea

Spookypheria Productions elkartearen ekimenez, uztailaren 12an egingo da 2024ko Gorefest- Bermeoko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldia. Ohi bezala, Nestor Basterretxea aretoa amesgaiztoen lurraldean bilakatuko da, bertan pantailaratuko dituzten film laburrek herritarrak kikiltzeko asmoa izango baitute. Saioa 20:30ean hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du.

Jarraian duzue film laburren zerrenda:

  • NAP (Javier Chavanel)
  • 4 ANGELITOS (Julio Martí Zahonero)
  • HADO (Rubi Rock) – CAVA (Jandro)
  • PISANKA (Jorge Yúdice)
  • LA MASIA (Victor Catalá)
  • TU REPARTIDORA, ROSA (Guillermo Tirado & Daniel Tirado)
  • NUDO (Herminio Cardiel)
  • A TONTAS Y A LOCAS (Markel Goikoetxea)
  • RED VELVET (Marc González)
  • METODO ZOMBIE (Pablo Olewski)
  • SILURO, LA BESTIA DEL EBRO (Jordi Romero)

Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako mostra da Gorefest, eta T-KIMUA kafetegia, Artxa jatetxea, Kresala Bermeo taberna, Loreak Rock Café kafetegia, Balea kafetegia, Kafe Loidxie taberna eta Luma Liburudenda ditu babesle.