2024an 18 urte beteko dituzten gazteek aukera dute jada Espainiar Gobernuak banatutako Gazte Kultura Bonoa eskatzeko. Haren bidez, 400 €-ko dirulaguntza izango dute urtebetez kultur produktu eta zerbitzuez gozatzeko.

Gazte Kultura Bonuak, Espainiar Gobernuaren Kultura Ministerioak bultzatutako programak, hirugarren edizioa abiatu du jada: Ekainaren 17tik aurrera, 2006an jaiotako pertsonek 400 euroko laguntza eskatu ahal izango dute, kultura-produktuak, -zerbitzuak eta -jarduerak erosteko eta gozatzeko. Bonuaren abantailez baliatzeko, 2024an 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteek www.bonoculturajoven.gob.es atariaren bidez gauzatu beharko dute eskaria, datorren irailaren 16a baino lehen.

Ezinbestekoa izango da, aldez aurretik, interesdunek identifikazio digitaleko hiru modu hauetako bat lortzea: Cl@ve arrunta (bideo-dei bidez lor daitekeena), Cl@ve aurreratua (aurrez aurre eskatu beharrekoa, oraindik 18 urte bete ez dituztenentzat) edo Ziurtagiri digitala. Gazte Kultura Bonua eskatu nahi duten gazteek zuzenean edo heldu batek ordezkatuta egin dezakete izapidea. Azken honetarako, beharrezkoa da web-orrian deskarga daitekeen ordezkaritza-inprimakia eranstea, onuradunak behar bezala sinatuta. Kasu horietan, familia-liburua ez da ordezkaritza egiaztatzen duen agiri gisa onartuko.

Laguntza hori jasotzeko eskubidea izango dute 2024an 18 urte betetzen dituzten gazteek, baldin eta Espainiako nazionalitatea badute edota Espainian legezko bizilekua badute, asilo-eskatzaileak badira, aldi baterako desplazatuak badira edo atzerritar tutoretzapeko ohiak badira. Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, 525.000 onuradun potentzial baino gehiago dira Estatu osoan.

Gazteen Kultura Bonua

Laguntza ematen denetik, gazteek urtebete dute 400 euroak kultura-produktu edo -zerbitzuetan erabiltzeko. Horretarako, propio atxikitako establezimenduen zerrena izango dute eskur; dagoeneko 3.300tik gora.

Gazte Kultura Bonuak aurrez ordaintzeko txartel batekin funtzionatzen du, eta onuradunak modu birtualean (mugikorrean) edo modu fisikoan jaso erabil dezake. Txartel horren bidez, hiru tartetan banatzen diren kultura-esperientzietara eta -produktuetara sarbide izango dute, gastuaren dibertsifikazioa errazteko, honako banaketa honekin:

  • 100 € produktu fisikoetarako: Liburuak, prentsa, aldizkariak, diskoak…
  • 100 € produktu digitaletarako: Plataformen, prentsa digitalaren zein podcasten harpidetzak edo bideojokoetarako.
  • 200 € arte eszenikoetarako: antzerkia, opera, zinema, dantza, museoak…