Alice Guyren Les résultats du féminisme (1906) eta Charles Chaplinen Charlie By The Sea (1915) film laburrak eskainiko dituzte, Barabandaranga bandak zuzenean horiek girotu bitartean.

gazteak zinean 2024-zinea

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek programatutako Gazteak zinean zikloak azken saioa izango du, gaur, Donostiako Tabakaleran. 2024ko urtarrilean abiatu zuten ekimena, eta dagoeneko, proiektorea azkenekoz pizteko prest dira. Guztira, sei film eskaini dituzte, eta saio berezi batekin esango dute agur oraingoan.

Barabandaranga bandak zuzenean interpretatuko ditu Alice Guyren Les résultats du féminisme (1906) eta Charles Chaplinen Charlie By The Sea (1915) film laburrei laguntzeko konposatutako doinuak. 20 musikari baino gehiago hartuko ditu Tabakalerak. 19:00etan hasiko da saioa eta sarrerak online zein zentroaren informazio puntuan eskuratu daitezke.

Guyk zuzenduta dagoela ezagun bada ere, anonimotzat du Gaumont ekoiztetxeak Les résultats du féminisme lana. Gizonek eta emakumeek bere rolak trukatzen dituzten mundu bat irudikatu zuen zinemagileak bertan: gizonek emakume gisa jokatzen dute, amaren eta etxea zainduz (lisatzea, jostea, etab.); emakumeek, berriz, etxeko betebeharren aurrean pasibo mantenduko dira. Filmaren amaieran, gizonak, konforme ez, eta beren menpekotasunaren eta rolaren aurka matxinatuko dira.

Bestetik, egun haizetsu batean girotu zuen Chaplinek bere film laburra. Bainua hartzen dabiltzan emakumeekin limurtu nahian dabil protagonista, eta ondorioz, horien gizonak haserretuko zaizkio.