Zuzendaria: Céline Sciamma

Urtea: 2019

Iraupena: 119 min.

Herrialdea: Frantzia

Generoa: Drama | XVIII. mendea

Frantziako Bretainia, 1770. urtean.  Mariannek Héloïseren ezkontza-erretratua margotu beharko du neskak komentua utzi eta gutxira. Héloïsek, bere partetik, ez du onartuko halabeharrez ezkondu behar duenik, eta erretraturako paratzeari uko egingo dio. Beraz, Mariannek ezkutuan lan egin beharko du.

Horretarako, konpainiako dama gisara aurkeztuko du bere burua, egunez emakumea behatu eta gauez margotu ahal izateko. Hala, Héloïsek ezkondu aurretik dituen azken askatasun-uneak Mariannerekin igarotze horrek gero eta biziagoa bilakatuko du haien arteko harremana…