Gipuzkoako kultur eragileei zuzenduriko Nola txertatu iraunkortasunaren begirada kultur-proiektuetan formakuntza saioa erraztuko du KBulegoak, datorren ekainaren 13an. Errenteriako Agustindarren Zentroan egingo dute saioa, euskaraz, Artaziak kooperatibako kideen gidaritzarekin.

KBulegoaren Ibilbideak formakuntza lerroaren baitan kokatu dute egitasmoa. Izan ere, hainbat urrats izaten ari den dituen bide honek kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu. Profesionalek ziklo osoa jarraitu edo bakarren bat egiteko aukera dute, beti ere, haien beharren arabera.

Bada, seigarren saio monografikoa izango da honakoa, eta kultura-proiektu berritzaileak eta sortzaileak ez ezik, baliabideen hausnarketaren zentzuan iraunkorrak ere izango diren eta epe luzera birformulatzeko, eskalatzeko eta bideragarriak izango diren tresnak eta ezagutzak txertatzeko aukera gisa aurkeztu dute.

Datorren ekainaren 13an egingo dute, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntzarekin, eta Artaziak taldeko kideak izango ditu gidari. Hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, zeinak praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen dituena. Hala, bertako kideek hezkuntza dute oinarri, elkarren arteko hartu-eman gisa ulertzen dute elkarrizketaren bidez, harreman eta errealitate berriak sortzeko aukera duen espazio gisara.

Izaera sozialeko proiektuetan sinisten dute eta, bide horretan, aniztasun kultural eta desberdintasunetik abiatzen dira; aldaketa sozial, politiko eta kulturalak bideratuz, pertsonon gaitasun kritikoa indartu dadin.

Arestian aipatu bezala, ekainaren 13an finkatu dute hitzordua, 10:00etatik 13:00etara, Errenteriako Agustindarren Zentroan. Euskara izango da lanerako hizkuntza, eta parte-hartu nahi dutenek maiatzaren 11ra bitartean izango dute izena-emateko aukera.