Film Symphony Orchestrak ikuskizun bana eskainiko du, ekainaren 14an eta 15ean, Kursaal Auditorioan eta Euskalduna Jauregian.

FSO-Bilbo-Donostia-zinea

HENKO! bira bete-betan dela, Hego Euskal Herria bisitatuko du Film Symphony Orchestrak. Eszenaratze ikusgarri batek lagunduta, zinemaren historiako soinu banda esanguratsuenetan zehar “esperientzia hunkigarria” proposatuko du Constantino Martínez-Orts orkestra zuzendariak Donostian eta Bilbon.

Ekainaren 14an, Kursaal Auditorioan “bidaia musikal zirraragarri bat” bizitzeko aukera egongo da 20:00etan hasita. Herritarrek ondoko filmen doinuak entzun ahalko dituzte, besteak beste: Skyfall (Sam Mendes, 2012), Mulan (Barry Cook eta Tony Bancroff, 1998), Indiana Jones and the Temple of Doom (Steven Spielberg, 1984), The Rock (Michael Bay, 1996), Star Wars: Obi-Wan Kenobi (Deborah Chow, 2022), Super Mario Bros (Annabel Jankel eta Rocky Morton, 1993), Breakfast at Tiffany’s (Blake Edwards, 1961), The Godfather (Francis Ford Coppola, 1972), Pocahontas (Mike Gabriel eta Eric Goldberg, 1995) edota Harry Potter and the Goblet of Fire (Mike Newell, 2005).

Hurrengo egunean, 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian errepikatuko dute kontzertua. Batak zein besteak 150 minutuko iraupena du, etenaldia barne; antolatzaileek adierazi dute 5 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna dela.

Sarrerak ondoko estekan erosi daitezke.