Donostia Zinemaldiak WIP Europa sailean izena emateko epea zabaldu du. Uztailaren 3ra bitartean aurkeztu ahalko dira proiektuak, betiere, egilearen lehen edo bigarren lana badira eta hizkuntza ez hegemonikoren batean filmatuta badaude.
Donostia Zinemaldiko industriari eskainitako atalen artean, Europako ekoizpena sustatzeko Work In Progress deialdia zabaldu dute. 60 minututik gorako iraupena duten proiektuei zuzendutako ekimena da, eta nagusiki Europako ekoiztetxeen parte-hartzea dutenak aurkez daitezke. Egileen lehen ala bigarren film luzeak izan behar dira, eta hegemonikoa ez den hizkuntzaren batean filmatutakoak.
Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordea arduratuko da jasotakoen artean sei ekoizpen aukeratzeaz, horiek gero zinemaldiaren baitako industria-jardueretan txertatzeko. Aurtengo saioak irailaren 23an, 24an eta 25ean egingo dituzte, WIP Latam eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroarekin batera.
Sariei dagokienez, WIP Europa Industria Saria irabazten duen proiektuak filmaren postprodukzioa, ingelesezko azpidatziak eta Espainiako banaketa izateko aukera izango du. Bestalde, WIP Europa garaikurrak, 10.000 euro emango dizkio proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari.
Deialdiaren inguruko xehetasunak, hemen.