Zuzendaria: Liliana Torres

Urtea: 2024

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Espainia

Generoa: Drama | Amatasuna

Liliana Torres zuzendariak gizartearen eskakizunei men ez egitea erabakitzen duten emakumeen eskubidezko hautuari heldu dio bere azken filmean: Lola protagonistak irakasle postua lortu du begiko zuen unibertsitatean; lan-egonkortasuna iritsi da, eta horrek, Bruno bikotekidearekin batera, bizitza antolatuagoa izatea ahalbidetuko dio. Dena ondo badoa, agian etxebizitza handiago batera ere alda daitezke.

Ilusioz bizi du oraina, ustekabeko haurdunaldi batek bere plan guztiak iraultzen dituen arte. Nahiz eta betidanik argi izan duen amatasuna ez dela bere nahia, gizartearen presioak zalantza eragingo dio, eta bere baitako beldurrak harrotu ere.