Urtero legez, ekaineko programazioaren baitan Zinegoak elkartearekin atondutako saio berezia egingo dute. Gainera, Frantziako zinema mutuaren aitzindariak ere omenduko dituzte. Ohi bezala, astearteetan finkatu dituzte hitzorduak, 19:45etik aurrera, Indautxuko El Carmen aretoan.

te-estoy-amando-locamente-frame-2-ZINEA

Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Hiru saio hartuko ditu bere gain ekaineko programazioak:

  • EKAINAK 4 | Yin ru chen yan / Return To Dust (Li Ruijun, 2022). Mugarik gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin antolatutako saioa.

Gonbidatuak: Ekonomistak

KRITIKA | RETURN TO DUST: Lanarekiko lotura, bizitzarekiko haustura

  • EKAINAK 11 | Te estoy amando locamente (Alejandro Marín, 2023). Zinegoak 2024 jaialdiarekin elkarlanean antolatutako saioa.

Gonbidatua: Carlos Loureda

KRITIKA | TE ESTOY AMANDO LOCAMENTE: Ni ez naiz irudikatzen duzun hori

  • EKAINAK 18 |  Frantziako zinema mutuaren aitzindariak (Alice Guy, Germaine Dulac) / Zinema mutuko saioa, Josetxo Fernandez de Ortega piano-jotzailearen zuzeneko interpretazioarekin. (H)emen Elkartearekin eta Institut Françaisekin elkarlanean antolatutako saioa.

Gonbidatuak: Sara Mauleon eta Margot Le Peltier

Ohi bezala, Bilboko Indautxu Plazan dagoen El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.