Ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean gauzatuko dute 21. edizioa, eta sektorean lehen urratsak ematen ari diren horiek zinemaldian murgiltzeko aukera izango dute.

Zinegoak 21-boluntariotza-zinea

Queer identitatearen indarra aldarrikatuko du 2024an Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, eta antolatzaileek, urtero legez, boluntarioentzako deialdia zabalik dela aditzera eman dute. Online jarri duten formularioa bete besterik ez dago 21. edizioko kolaboratzaile izateko. Izena emateko azken eguna ekainaren 9a izango da.

Sektorean lehen urratsak ematen ari diren horientzako aukera paregabea izan ohi da; jaialdia barrutik ezagutzeko aukera ematen baitu, urtero-urtero, lanean gogotsu arituko den lan-taldea sortzen dutelako.

Deialdira aurkeztu nahi dutenek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 urte edukitzea
  • Jaialdia hasi baino lehen edo jaialdiaren egunetan prestutasuna izatea
  • Aurten ere, katalogoa formatu fisikoan aterako denez, txanda nagusi bitan antolatuko dute lana: Katalogoa banatzeko txanda eta aretoetako betiko txanda. Galdetegian ezinbestekoa da txanda aurretiaz aukeratzea.
  • Konpromisoa: puntuala eta arduratsua izatea.
  • Euskaraz mintzatzea edo ulertzea

Ekainaren 24tik uztailaren 1era bitartean egingo da aurtengo Zinegoak jaialdia, LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bueltan. Bada, boluntarioentzako deialdia ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

Jarraian duzue bete beharreko online fitxa.