“Autosuntsiteka, drogak, krimena, punk-a, kanpoaldea eta proletariotza” uztartuko ditu maiatzaren 28ko Doku-Mental saioak.

el peor dios-orbain kultur elkartea-zinea

Hala Bedi Irratiko ‘El Pintalabios’ saioko musika adituek gidatutako saioarekin itxiko du Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak maiatzeko zinema programazioa. El peor dios (2013) pantailaratuko dute gaur, “Desechables bandaren ezinezko tragedia” dakarrena.

Rock ‘n’ rolla eta bere alderdirik hilgarriena, hondamendia, iluntasuna, drogak, depresioa… “potentziaz eta punk makabroz beteriko bidaia beldurgarria” zuzendu dute Alex Montes, Daniel Arasanz eta Nicolás Tarelak. 10 ordu baino gehiagoko elkarrizketak erregistratu zituzten sortzaileek, eta hizketaldiekin batera 5 kontzertu argitaratu gabe (Agapo, KGB, Transformadors, Rockola eta Zeleste) zein ehun argazki eta testu inguru txertatu dituzte.

Valliranako bere entsegu-lokalean jasotako gaiak biltzen dituen material bideografiko mamitsua, irratiko elkarrizketak edo zuzeneko emanaldiak, taldearen artxiboko eta Xavier Mercadé edo Francesc Fabregas bezalako profesionalen argazki argitaragabeak, eta Tere, Dei Pei eta Javi Miguelen anaiak taldearen kantuak berreskuratu dituzte ere.

El peor dios dokumentalaren emanaldia, ohi bezala, Gasteizko Orbain Kultur Elkartearen egoitzan egingo dute, gaur, 19:00etan.