Nafarroako Gobernuak, lurraldeko ikus-entzunezko industria bultzatzeko xedea duen 2024ko Generazinema Ekoizpena deialdiaren epea zabaldu du. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, ekainaren 12ra bitartekoa.

generazinema 2024-zinea

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da 27E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinak ‘Generazinema Ekoizpena 2024-2025’ izeneko dirulaguntza deialdia jasotzen duen. Laguntza lerro honen xedea da zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko babesa ematea, betiere, proiektu fasean baldin badaude eta komertzialki ustiatuak izateko eginak badira.

Bada, banakako proiektuak edo sailak aurkez daitezke deialdira, ekoiztetxe independiente direnen edota ekonomia intereseko taldeen izenean. Halaber, zehaztu dute diruz lagunduak diren proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean gauzatu beharko direla.

Lanak babesteko aurrekontua, orotara, 735.000 €-koa da, eta hiru kategoriatan egituratzen da:

  • A) Modalitatea: Film luzeak ekoizteko laguntzak
    • A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak.
    • A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak.
  • B) Modalitatea: Film laburrak ekoizteko laguntzak
    • B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.
    • B.2. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak.
  • C) Modalitatea: Kapitulu pilotuak ekoizteko laguntzak

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hau da, datorren ekainaren 12ra bitartean aurkeztu ahalko dira lanak.

Xehetasun gehiago, HEMEN.