Caostica Elkarteak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak antolatutako egitasmoak ekoizleak eta banatzaileak harremanetan jartzeko bilgune izan nahi du. Epe-ibaia, Apika, ECPV, (H)emen, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesa dauka.

Euskal Film Laburren emrkatua-zinea

Euskal zinemagintzaren sasoi onean dagoela iritziz, azken urteotan arrakasta izan duten proiektuen atzean –Irati (Paul Urkijo, 2022), Unicorn Wars (Alberto Vázquez, 2022), 20.000 erle espezie (Estibaliz Urresola, 2023)- film labur entzutetsu eta sarituak zuzendu dituzten zinemagileak daudela gogorarazi dute Caostica Elkarteak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak. Bada, formatuaren ekoizpenaren garrantzia aldarrikatzeko Euskal Film Laburren Merkatua antolatu dute.

Ekainaren 8an, 09:30ean abiatuko dute, eta 20:00ak bitartean luzatuko da. Egun osoan zehar, gidoigile, zinemagile, ekoizle eta banaketa-etxeei eskainitako egitaraua prestatu dute: mahai-inguruak, networking saioak eta emanaldiak hartuko ditu Bilboko Bilborock aretoak. Gainera, euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Merkatua irekia izango da publiko orokorrarentzat, nahiz eta euskal film laburren industrian interesa duten ororentzako prestatutako ekimena izan.

Jarraian duzue egitaraua:

  • 09:30 | Ate-irekiera
  • 10:00-11:30 | Mahai-ingurua: Film laburren euskal industria. Hizlariak: Maider Oleaga, Sonia Pacios, Carmen Lacasa eta Eguzkiñe Aranzibia. Moderatzailea: Iratxe Fresneda.
  • 11:45-12:15 | Hitzaldia: Film laburren zuzendarientzako baliabide publikoak. Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta ETBko ordezkariek aprte hartuko dute.
  • 12:30-13:00 | Hitzaldia euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketako finalistekin.
  • 13:15-14:30 | Networking saioa: Euskal ikus-entzunezko industriaren enkontrua (sortzaileak, ekoizleak, banatzaileak, jaialdietako ordezkariak…)
  • 20:00 | Caostica Jaialdiko emanaldiak eta Euskal autore emakumeentzako film laburren I. gidoi lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia.

Euskal Film Laburren I. Merkatua Caostika Elkarteak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak antolatu dute, Apika, ECPV, (H)emen, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesarekin.