Zabalik dagoen Doklab Navarra dokumentalistentzako prestakuntza progamaren deialdiari begira, online saio informatibo berriak egingo dituzte, xehetasunak argitzeko. Saio hauek asteazkenetan izango dira: maiatzaren maiatzaren 29an, 19:00etan, eta ekainaren 5ean 19:00etan.

Doklab Navarrak, sortzen ari diren dokumentalistentzako prestakuntza programak, hirugarren ediziorako deialdia zabaldu zuen hilabete hasieran. Zinemagile berriei zuzenduta dago deialdia, eta aukeratutako sortzaileek 2024ko irailaren 2tik 15era bitartean egingo dute lehen fase presentziala: bi asteko egonaldia egingo Oltzako Jauregian. Ostean, bigarren fasean, sortzaileek sei hilabetez, proiektuok garatu beharko dituzte, eta horien online jarraipena egingo dute sektoreko profesionalek. Azkenik, Punto de Vista jaialdiaren 2025eko edizioaren baitan egin beharko duten pitching saioak emango dio bukaera. sei hilabetez, proiektuok garatu beharko dituzte 2025eko Punto de Vista jaialdian aurkezteko helburuz.

Izen-ematea webgunetik bertatik egin behar da, ekainaren 15a baino lehen, eta aurre aukeraketa astebeteren bueltan iragarriko dute. Horien arduradunek (pertsona batek edo bik osatuta) berehala eskatutako dokumentazioa bidali beharko dute. Ondoren, behin betiko hautatuen berri emango dute.

Online bidezko informazio saioa

Zabalik dagoen deialdiari begira, online bidezko hiru informazio-saio eskainiko dituzte, xehetasun guztiak argitzeko. Saio hauek asteazkenetan izango dira: maiatzaren 22an,11:00etan, maiatzaren 29an, 19:00etan, eta ekainaren 5ean 19:00etan.

Esteka honen bidez edo Doklab Navarra egitasmoaren webgunetik konekta daiteke horietara.