Teknologia berriek eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak izango dira EUSPOT – Euskarazko Spot Lehiaketako 13. edizioaren ardatza. Erantzun bikaina izan du deialdiak, guztira 87 lan aurkeztu dituztelarik: horien artean, 18 urtetik beherakoek eginiko 60 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen EUSPOT – Euskarazko Spot Lehiaketa 2011 urtean. Bada, ordutik, aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurten 13. edizioa ospatuko da, eta TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK hautatu dute landu beharreko gaia. Hain zuzen ere, teknologia berriek eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak galdegin dituzte, gizarte orokorrari oro har, eta, bereziki, adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako piezak izan behar dira.

Bada, ondo errotutako lehiaketa dela erakutsi du beste urte batez, parte-hartze handi bati esker. Izan ere, guztira 87 lan aurkeztu dira deialdira; horien artean 18 urtetik beherakoek eginiko 60 pieza jaso dira, 18 urtetik gorakoek eginiko 27.

Spot guztiak ikusgaieuspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai

Publikoaren sarirako bozketa martxan

Sari nagusiez harago, publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euroko ordainsaria jasoko du ere. Bada, bozka eman nahi duen orok, maiatzaren 24tik 27ra izago du horretarako epea.

Datorren ekainaren 6an ospatuko da sari-banaketa ekitaldia, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, eta honako palmaresa egongo da jokoan:

Sari nagusiak:

  • Spotik onena: 1.000 €
  • Publikoaren saria: 500 €
  • Gazteen saria (14-18 urte): 500 €
  • Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 €

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500€
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 €