Korterraza-Gasteiz-2024-musika-zinea

Sei musika taldek ikuskizuna eskainiko dute Artium Museo kanpoaldean. Aldiz, festibalaren azken egunean, goizean, Falerina Lorategian arituko da Mondo Infiel taldea.

Kultura Kalean! Elkarteak antolatuta, uztailaren 4tik 6ra bitartean egingo dute Korterraza – Gasteizko Film Labur eta Musika Jaialdiaren 15. edizioa, eta urtero legez, kontzertuak ez dira faltako. Guztira, zazpi taldek parte hartuko dute, egunero, 18:30ean zein 20:00ean Artium Museoaren kanpoaldean arituko direnak. Niña Coyote & Chico Tornado, Combo Paradiso, Calizo, Trikoma, Belako eta The Steepwater Band taldeek osatuko dute egitaraua.

Azken egunean, gainera, 12:00etan, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan, Mondo Infielek ikuskizuna eskainiko du Falerina Lorategian. Xabi Vitoria Korterrazako zuzendariak adierazi du bertaratuko diren taldeekin “oso pozik” daudela, eta aurten martxan ajrritako lankidetza berriarekin “hirira gehiago ireki” nahi dutela azpimarratu du.

Jarraian musika egitaraua:

Uztailaren 4an:

  • 18:30ean: Trikoma
  • 20:00etan: Belako

Uztailaren 5ean:

  • 18:30ean: Calizo
  • 20:00etan: Combo Paradiso

Uztailaren 6an:

  • 12:00etan: Mondo Infiel
  • 18:30ean: Niña Coyote & Chico Tornado
  • 20:00etan: The Steepwater Band

Aukeraketaren zain

Iragan astean bukatu zen 15. Korterraza – Gasteizko Film Labur eta Musika Jaialdira lanak bidaltzeko epea. 883 proiektu jaso dituzte deialdian eta ekaina erdialdean jakinaraziko dute zeintzuk izango diren uztailaren 4tik 6ra bitartean erakutsiko dituzten 40ak. Proiekzioak 22:00etan egingo dituzte, Artium Museoko barruko plazan. Ostean, Korterraza Araba zirkuitu ibiltarian ere egongo dira ikusgai, irailera bitartean.