Lagunak Erreskatera (Laurent Bru, Yannick Moulin, Benoît Somville)

Animazioa

Superbilau misteriotsu batek urarekin kontaktuan eztanda egiten du apar arrosa toxiko batekin estaltzen du oihana. Orduan, lagunak erreskatera ateratzen dira. Euriteen sasoitik hilabete baino gutxiagora, hasi da lasterketa! Gure heroiak, aliatu berriekin, mundu osoan zehar ibiliko dira antidoto baten bila. Iparraldeko eskualde urrunetatik, Europatik, Asiatik eta Ekialde Ertainetik igaroz, historiako bilaketarik handiena egingo dute. Oraingoan, inoiz baino aurkari adimentsuago eta gaiztoago bati egin behar diote aurre. Mauricentzat eta bere lagunentzat, inoiz ez da hainbeste egon jokoan!

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programa tarteko, euskaraz estreinatuko da filma zinema-aretoetan.

.

.

Furiosa: A Mad Max Saga (George Miller)

Zientzia fikzioa | Ekintza

Furiosa gerlari arnegatuaren jatorrizko istorioa, Mad Maxekin elkartu aurretik. Mad Max: Fury Road (2015) filmaren aurrekaria.

2024| Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 2024: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

 .

 .

L’été dernier (Catherine Breillat)

Drama | Psikologikoa

Anne abokatu bikaina da, Pierre senarrarekin eta alabekin bizi da. Era berean, harreman ona du senarrak aurreko ezkontza batean izandako semearekin. Lotura hori, ordea, behar baino gehiago estutzen joango da, bere oreka eta familia arriskuan jarri arte.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Sevilllako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Albar saila – Epaimahaiaren Sari Berezia

.

.

Segundo premio (Isaki Lacuesta, Pol Rodríguez)

Drama | 90ko hamarkada

Granadako hiria, 90eko hamarkadaren amaiera. Berpizkunde artistiko eta kulturalaren aro betean, indie musika talde batek bere unerik delikatuena bizi du: baxu jotzaileak bandarekin hausten du bere lekua musikatik kanpo bilatu asmoz eta gitarrista bere burua suntsitzeko espiral arriskutsu batean murgilduta dago. Bitartean, abeslaria hirugarren diskoa idazteko eta grabatzeko prozesu korapilatsu bati ekiteko prest dago.

Nork pentsatuko zuen orduan disko horrek betiko aldatuko zuela herrialde oso baten eszena musikala…

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Biznaga film onenari; Zuzendaritza Onenaren saria; Muntaia-lan onenaren saria

.

.

Historias (Paco Sepulveda)

Drama

Hamaika istoriok erakusten digute denok uste baino antzekoagoak garela. Ez du axola nondik gatozen, nortzuk garen edo non jaio garen, denok sentitzen dugu maitasuna, beldurra, zoriona, itxaropena… eta sentimendu horiek batzen gaituzte.

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala (aurrestreinaldia)

.

.

Late Night with the Devil (Cameron Cairnes, Colin Cairnes)

Beldurra | 70ko hamarkada

  1. Zuzenean egindako telebista transmisio batek gaitza zabalduko du herrialde osoko etxeetan.

2023 | Sitgesko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia: Gidoi Onenaren saria

.

.

Un coup de dés (Yvan Attal)

Thriller | Drama

Mathieu senar leiala da, eta bizitza lasaia darama emaztearekin, Vincent lagunaren maitasun-abenturak estaltzen dituen bitartean. Harik eta lagunaren azken maitalearekin gauzak leuntzen saiatzen ari den bitartean, ustekabean maitemindu egiten den arte.

.

.

Chasse Gardée (Frédéric Forestier, Antonin Fourlon)

Komedia |

Naturarekin harreman handiagoa duen bizitza berri bat bizitzeko erabakia hartuta, bikote paristar bat eta bere bi seme-alabak landa-komunitate txiki batera joango dira lekualdatuko. Baina auzokide berri guztiak ehiztari sutsuak direla jakiten dutenean, ahal duten guztia egingo dute horiekin akabatzeko.