Cannesek urriaren 21etik 24ra bitartean hartuko du koprodukzio eta entretenimendu edukien nazioarteko merkaturik handiena dena. Basque. Audiovisual. markaren aterkipean eta euskal irrati-telebista publikoak gidatuta, euskal ikus-entzunezkoen sektoreak stand partekatuak dituen abantailez eta tarifa bereziez baliatzeko aukera izango du.

Cannesko Palais des Festivals ospetsuan egiten duten ikus-entzunezko profesionalentzako hitzordu jendetsua izan ohi da urtero MIPCOM merkatuaren baitakoa. Bilerak, aurkezpenak eta aurrez-aurreko hartu-emanak egiten dituzte bertan eta euskal ekoiztetxeen lagin nabarmenak parte hartzen du horietan.

Bada, urriaren 21etik 24ra bitartean ospatuko da 2024ko edizioa, eta azaldu dutenez, aurten ere BASQUE.AUDIOVISUAL by EITB gunea euskal ekoiztetxeentzako plataforma bakar gisa itzuliko da. Euskal produktoreek eskura izango duten erakustoki honek euskal sorkuntzak nazioartera zabaltzea ahalbidetuko du, eta baita mundu osoko erosle, bazkide eta banatzaile potentzialekin harremanetan jartzea ere.

Horrez gain, stand partekatuak dituen abantailez gozatzeko aukera izango dute ere:

  • Nazioarteko ikus-entzunezkoen eskosistema zabalera sarbidea
  • Koprodukzio eta finantzaketa-aukerak
  • Networkingerako sario bereziak
  • Marka ikusgarritasuna
  • Tarifa bereziak

Bada, parte-hartu nahi duten euskal ekoiztetxe eta produktoreek,  EITBri eman beharko diete haien asmoen berri, komunikazioa@eitb.eus helbidera idatzita. Xehetasun gehiago behar izatekotan, bide berdinetik jarri beharko dira kontaktuan.