Film labur baten ekoizpenerako oinarrizko irizpide, jardun eta kontzeptuak oinarri izango dituen lantegia eskainiko du APIKA – Arabako Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak. Datorren apirilaren 24an egingo dute, Europa Biltzar Jauregian.

Film labur bat planifikatzean, funtsezkoa da tokikoan tokiko laguntzen oinarrien lege-, administrazio- eta arte-baldintzak betetzea. Ezaugarri antzekodunak izan ohi dira horiek kasu gehienetan eta, hortaz, komenigarria da profesionalek ohikoak izango zaizkien praktika horiek menpera ditzaten.

Hala, APIKAk proposaturiko lantegi honen parte-hartzaileek memoria bat prestatzen ikasiko dute, aurrekontua kudeatzen, ekoizpena eta filmaketa plana diseinatzen, finantzaketa, banaketa eta koprodukzioak kontuan hartzen, eta, kasua kasu, proiektua aurkezteko modu eraginkorrena bilatzen.

Ibilbide luzeko bi profesionalen gidaritza izango dute horretarako:

  • Sonia Pacios. Ekoizlea, gidoilaria eta zinema zuzendaria da. Banatu Filmak eta Kuttuna Filmak ikus-entzunezko produkzio-etxeen sortzailea. 2022tik aurrera, ICOFF-Gasteiz film laburren nazioarteko jaialdiaren zuzendarikidea da. Hainbat film labur ekoitzi ditu, hala nola Loco con Ballesta» saritua, eta baita La pequeña Suiza film luzea ere.
  • Naiara Olite. Film labur ugari ekoizturikoa, Akelarre, Ilargi Guztiak eta El Hoyo film luzeen ekoizpen-prozesuan aritu da ere.

Arestian aipatu gisa, apirilaren 24an finkatu dute hitzordua, 9:00etatik 13:00etara, Europa Biltzar Jauregiko La Hechicera aretoan. Interesa duen orori zabaldutako lantegia da honakoa, aurrez izena emateko ezinbesteko baldintzarekin: apika.asociacion@gmail.com.