Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Urtea: 2008
Iraupena: 110 min.
Herrialdea: Italia
Generoa: Drama | Biografikoa | Politika
Italiako politikagintzak eman duen pertsonaiarik polemikoenetariko bati buruzko filma: Giulio Andreotti. Italiako gobernuburu izan zen hainbat legegintzalditan (Italiako Ministroen Kontseiluko presidente kargua ere bete zuen zazpi aldiz) eta Alderdi Demokrata Kristauaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Italiako politikaren erdigunean egon zen XX. mendearen bigarren erdi osoan, 1946tan Parlamentura iritsi zenetik.
Hala, Andreottik Siziliako mafiarekin izan zituen harremanak kontatzen ditu filmak, beti ere umorezko lizentzia batzuk hartuta.