Dragoi-jagolea (Salvador Simó Busom, Jianping Li)

Animazioa | Ekintza | Txikientzat

Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten euskaratutako hirugarren filma da honakoa.

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Civil War (Alex Garland)

Ekintza | Drama | Thriller

Amerika gerra zibil gordinean murgilduta dagoen etorkizun hurbilean, kazetari eta argazkilari talde bat errepidez joango da Washington DCra. Bere misioa: indar matxinoek Etxe Zuriari eraso eta AEBko presidenteari kontrola kendu aurretik iristea.

 .

 .

Abigail (Matt Bettinelli-Olpin, Tyler Gillett)

Fantasia | Beldurra

Gaizkile talde batek Abigail hamabi urteko neskato dantzaria bahitzearen agindua jasoko du, azpi munduko gizon boteretsu baten alaba. Misio horrek gabeko zaintza ere eskatuko die, 50 milioi dolarreko erreskatea kobratu ahal izateko. Etxe isolatu batean, harrapatzaileak desagertzen hasiko dira, iluna iristean eta banan-bana….

.

.

Spy x Family Código: Blanco (Takashi Katagiri)

Animazioa | Ekintza | Komedia

Spy × Family anime telesailetik abiaturiko filma. Loidek eta Yorrek beren bizitza bikoitza gordetzen dute beren buruan familia perfektua irudikatzen duten bitartean. Izan ere, gizona espioia da, eta emakumea hiltzailea. Anya alaba adoptatuak, ordea, bien sekretu ezkutuenak ezagutzen ditu, haiek jakin gabe.

.

.

La chimera (Alice Rohrwacher)

Drama | 80ko hamarkada

Denok dugu quimera edo ameskeria bat, egin nahi dugun zerbait, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitu ez duguna. ‘Tombaroli’ bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, adibidez, lan egiteari uztea eta ahalegin handirik egin gabe aberastea litzateke. Arthurentzat, aldiz, ameskeriak Benjaminen antza du, galdu zuen emakumearena.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | Europar Zinemaren Sariak: Jantziteria diseinu onenaren saria

2023 | SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea: Zilarrezko galburua

 .

 .

Le Consentement (Vanessa Filho)

Drama | Biografikoa | Abusuak

Paris, 1985. Vanessak hamahiru urte ditu Gabriel Matzneff ezagutzen duenean, gizon argia eta manipulatzailea. Berrogeita hamar urteko idazle ezagunak berehala liluratuko du nerabea, eta mundu kultural eta politikoak ospatutako gizonaren maitale eta musa bihurtzen da.

Harremanak aurrera egin eta bertan galduz doan heinean, apurka-apurka konturatuko da egoera zein suntsitzailea eta anormala den, azkenean Gabriel Matzneff benetako harraparitzat ikusiko duen arte. Orduan, Vanessak bidaia luzea izango du aurretik, bere eraginetik askatzeko eta bere sufrimendutik sendatzeko.

2023 | PÖFF- Tallingo Nazioarteko Zinemaldia: Aktore honenaren saria (Kim Higelin)

.

.

Rosalie (Stéphanie Di Giusto)

Drama | XIX. mendea

Frantzia, 1870. Rosalie ez da besteak bezain gaztea. Sekretu handi bat ezkutatzen du. Jaio zenetik, gorputza eta aurpegia ilez estalita ditu, eta disimulatu egin behar izaten du, inoren arbuiorik ez jasotzeko. Finean, emakume ileduna da.

Egun batean, zor gehiegi dituen kafe baten jabeak ezkonsaria jasotzeagatik harekin ezkontzea erabakiko du, bere sekretua ezagutu gabe. Baina Rosalie nekatuta dago ezkutuan bizitzeaz, eta emakume bat bezala ikusten hasi nahi du, arautik ateratzen den arren.

2023 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Un Certain Regard

 .

 .

Holly (Fien Troch)

Drama

Holly izeneko 15 urteko neskato batek eskolara deitzen du egun horretan etxean geratuko dela esateko. Handik gutxira, sutea piztuko da eskolan, hainbat ikasleren heriotza probokatuz. Komunitatea hunkituta dago tragediagatik, eta bat egingo du dolu prozesuan.

Annak, Hollyren premonizio bitxiak nahastutako irakasleak, zuzentzen duen boluntariotza-taldearekin bat egitera gonbidatuko du gaztea. Hala, badirudi Hollyren presentziak bake mentala, berotasuna eta itxaropena dakarrela ingurukoengan. Baina laster, jendea bere energia katartikoa modu sutsuan erreklamatzen hasiko da, neskari gero eta gehiago eskatuz.

2023 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2023 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Albar atala