Claire Scondek zuzendu eta Kanaldudek koproduzitutako dokumentalak Boliviako herri txiki bateko nekazarien bizitza du ardatz. Orange 358, Bouygues 339, Free 948 eta SFR 496 kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo da ikusgai, 20:00etan hasita.
Boliviako herri txiki bateko nekazarien bizitzari begirada bat eskaintzen dio Claire Scondek zuzendutako Mascarades (2023) opera primak; Kanaldude Telebistak zein Les films du temps scellé ekoiztetxeak ekoiztutako dokumentala da.
Ondokoa kontatuko du: Tomaveko biztanleek kinoa lantzen dute eta sugarrak hazten dituzte. Mozorrotu, abestu eta barre egiten dute euria eskatzeko, eta petardoak eta konfetia botatzen dizkiote Ama Lurrari. Baina hiriko nekazaritza-ingeniariak herrian barrena dabiltza, beren besoak nekazaritza-teknologiaz beteta, beren praktikak arrazionalizatzera deliberatuta.
Besteak beste Itziar Leemans arduratu da etalonajea egiteaz, eta filmak nazioarteko hainbat zinemalditan parte hartu du: Lussas herri frantziarreko États généraux du film documentaire jaialdian aurkeztu zuten iaz, eta ostean, Clemont-Ferrandeko Traces de Vies-en, Ville-sur-Yroneko Caméras des Champs – Festival international du film documentaire sur la ruralité-n, Parisko Festival International Jean Rouch-en, Okzitaniako Tolosako Cinélatino-n, Poitiersgo Filmer le travail-en, eta Miarritzeko FIPADOC-en erakutsi dute.
Bada, Kanaldude Telebistak iragarri du ostegunean (apirilak 18), 20:00etan, emango dutela dokumentala, 20:00etan hasita. Ohi bezala, Orange 358, Bouygues 339, Free 948 eta SFR 496 kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo da ikusgai.
[DOKUMENTALA]
🎞 MASCARADES
🗓 Apirilak 18, osteguna
🕥 20:00etan#mascarades @ALCA_NAquitaine pic.twitter.com/3z4ONl4tym— Kanaldude (@Kanaldude) April 16, 2024