Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko kideek stand bateratu bat jarriko dute 2024ko ekainaren 24tik 27ra ospatzekoa den Arroxelako Sunny Side of The Doc jaialdian. Lurralde bakoitzeko ekoizleak dei egin dituzte parte-hartzera.

Akitania Berriko, Nafarroako eta EAEko enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta elkarrekintza sustatzeko asmoz abiaturiko topaketa-multzoan kokaturiko hitzordu baten berri eman dute Euroeskualdeko kideek. Hain zuzen ere, hiru gobernu kideak (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa), bertako kultur agentziak (Zineuskadi, Nicdo eta ALCA) eta lurralde bakoitzeko ekoizleak bilduko dituen stand-a jarriko dute Arroxelan, 2024ko ekainaren 24tik 27ra ospatzekoa den Sunny Side of The Doc jaialdian.

Hala, eskualde bakoitzeko ekoizleak dei egin dituzte parte-hartzera, beren tokiko arduradunarekin harremanetan jarriaz:

Ordezkaritza batean parte hartzean, lehentasunezko tarifa bat izango dute profesionalek: 435 euro BEZik gabe (EAEko eta nafarroakoentzat) edo 370 euro BEZik gabe (Akitania-Berrikoentzat). Era berean, beren enpresaren izena standean jartzeko aukera emango die horrela nahi dutenei (maiatzaren 20a baino lehen akreditatu beharko dira aukera horrekin baliatu nahi dutenak).

Aipaturikoez gain, jaialdian zehar,ekitaldiak antolatuko dira standean bazkideak hobeto ezagutu daitezen elkar. Besteak beste, Matchmaking bat. Azken honetan parte-hartu nahi dutenek, maiatzaren 13a baino lehen galdetegi hau bete beharko dute.