Familia artxibo eta irudi zaharretatik abiatuta, norbanakoen esperientziak islatuko dituzten ikus-entzunezkoen sorkuntza landuko dute Tabakaleran, datorren apirilaren 20an egingo duten egun osoko lantegian. Irati Cano Alkain artista bisuala eta artxibozaina izango da gidari.

Lantegi honetan familia-istorio berriak sortzea, etxeko filmen (super 8), postalen eta gutunen bidez. Hauxe lantegiaren xedeea. Norbanakoaren esperientzia, hala nola kolektiboa, familia-narratiba horien errealitatea nola forma eta berrinterpreta dezaketen aztertuko dute parte-hartzaileek, eta ikus-entzunezko sorkuntza-prozesuaren bidez, eta kanpoan dagoenari, eremutik kanpo dagoenari balioa emanez.

Aurkitutako artxibo horien bidez istorio berriak irudikatzeko ariketa interesgarria izango da bertaratzen direnentzat, eta Irati Cano Alkain artista bisuala eta artxibozaina izango dute gidari. Era berean, lantegiak Euskadiko Filmategiaren laguntza jaso du ariketa egiteko pelikulak prestatuz. Egun osoko saioa izango da, 10:30etik 17:30era, eta Tabakalerak bazkaria eskainiko die parte-hartzaile guztiei.

Lantegirako sarbidea ematen duen sarrera eskuragai, HEMEN.

Irati Cano Alkain gidari

Artxiboaren bidez, emakumearen irudikapena eta familiaren memoria aztertzen ditu. Bere azken lana, Medusak, Koldo Mitxelena eta ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian erakutsi da. Gaur egun, Euskadiko Filmategian artxibo-teknikari gisa egiten duen lana eta artxiboarekin lotutako hurrengo ikus-entzunezko lanen garapena uztartzen ditu.