El salto (Benito Zambrano)

Drama | Thrillerra

Ibrahim Ginea Konakrytik iritsi zen Espainiara, eta orain Madrilen ditu etxea, familia eta bizitza. Egun batean, poliziak atxilotu eta jatorrizko herrialdera bidaliko du, egoitza-baimenik ez duelako. Une horretatik aurrera, bere helburu bakarra Espainiara itzultzea izango da.

Afrika zeharkatu ondoren, erdibidean dagoen errefuxiatu-eremu batean, Aminata ezagutuko du, hesia igaro eta Espainian sartzeko erabakia duen neska. Arrisku fisiko handiko balentria suposatzen du horrek, saiakera egiten duen ororentzako.

.

.

Monkey Man (Dev Patel)

Ekintza | Thrillerra | Drama

Kid delitugile bat da, kartzelatik atera berri, Indian bizi da, diruzalekeriak markaturiko eta balio espiritualik gabeko mundu batera egokitzen saiatzen. Testuinguru arrotz horretan, borroka egingo du bere amaren heriotzaren mendekua bilatzeko eta klase pobreenak defendatzeko.

.

.

Love Lies Bleeding (Rose Glass)

Thrillerra | Drama | Homosexualitatea

Jackiek kulturista gisa bizimodua egitea erabaki du, eta Las Vegasera doa lehiaketa batean parte hartzera. Bidean, Mexiko Berriko herri txiki batetik igaro eta Lou ezagutuko du, bertako gimnasioaren kudeatzaile bakartia. Louren aita arma trafikatzailea da eta krimen-sindikatu baten agintea darama. Jackie eta Lou maitemindu egingo dira…

.

.

HLM Pussy (Nora el Hourch)

Drama | Redes sociales

Jatorri sozial desberdinekoak izan arren, Amina, Djeneba eta Zineb lagun nerabe banaezinak dira. Zineb anaiaren lagunik onenaren jazarpena jasaten hasiko duenean, Aminak sare sozialetan haren bideo konprometigarri bat argitaratuko du, jazartzeari utziko diolakoan.

.

.

Second tour (Albert Dupontel)

Komedia | Politika

Pove protagonistari hauteskunde presidentzialen kanpainako jarraipena egin dezan eskatuko diote. Inkesten arabera, frantziako familia boteretsu bateko berrogeita hamar urteko oinordekoa da faboritoa. Hautagai honekin kezkatuta, Povek ikerketa harrigarri bezain pozgarri bati ekingo dio.

.

.

Le dernier jaguar (Gilles de Maistre)

Abenturak | Zinema-familiarra

Amazoniako oihanean hazitzeak adiskidetasun paregabea eman dio Emma protagonistaro, Heper, kume bat besterik ez zela aurkitu zuen jaguarra. Gertaera tragiko baten ondorioz, Emmak New York hirira joan behar du bizitzera, eta Hope atzean utzi.

Urteak aurrera doaz, baina Emmak oihanera itzuli eta bere lagunarekin elkartzea du amets. 14 urterekin, bere haurtzaroko herria animalia trafikatzaileen mehatxupean bizi dela jakin eta, kosta ala kosta, itzultzea erabakiko du.

.

.

Menudas piezas (Nacho G. Velilla)

Komedia | Xakea | Gertakari errealetan oinarritutako filma

Candelak akats bat egin zuen: igogailu sozialak norabide bakarrean funtzionatzen duela pentsatu zuen, gora egitea besterik ez zela. Orain, dibortzio traumatiko baten ondoren, eliteko ikastetxe batean zuen lana galduko du. Ustekabeko egoera honen aurrean, aspaldi atzean utzitako auzora itzuli eta urteetan mespretxuz trataturiko arrebarengan eta aitarengan bilatu beharko du babesa.

Izan ere, piezak taulan birkokatzeko, hutsetik hasteko eta bigarren aukera bat bilatzeko garaia da. Bide horretan, bere institutu zaharrean integrazio arazoak dituzten ikasleei eskolak ematea lan alternatiba bakarra…

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Aurrestreinaldia