Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da Laburbira zirkuitoaren 2024ko edizioa, ikusleek film-labur onena hautatzeko aukera izango dutenaren berrikuntzarekin. 37 emanaldi eskainiko ditu orotara, Euskal Herriko 35 herritan.

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da LABURBIRA, eta 21. edizioa izango du aurtengoa. Bi helburu nagusi ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi beren lanak erakusteko leihoa zabalduz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.

20 urteotan bide arrakastatsua egin du mostrak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du. Hala, arrakasta handia izan ohi du urtero zabaltzen duten deialdiak.

Hogeitabi lan aurkeztu dira aurtengo ediziora, eta horietarik 8 hautatu dira herriz herri ikusi ahal izango den sorta osatzeko. Orotara, 87 minututako emanaldia osatu dute horiekin, ikusleei ahalik eta saio aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutakoak.

Honakoa duzue emanaldien zerrenda, xehe:

BIZKAIA

Apirilak 12 | LEMOIZ – 19:00, Armintzako Kultur Etxea

Apirilak 19 | DIMA – 19:30, Eskolako Ganbara

Apirilak 25 | ERMUA – 20:30, Ermua Antzokia

Apirilak 26 |   MARURI-JATABE – 18:00, Kultur Etxea

Apirilak 26 | IGORRE – 20:00, Lasarte Aretoa

Maiatzak 2 |  DURANGO – 19:00, Elkargunea

Maiatzak 2 | ETXEBARRI – 19:00, Kultur Etxea

Maiatzak 3 | AREATZA – 19:00, Udaletxeko Areto Nagusia

Maiatzak 8 | BASAURI – 19:30, Zutarri Kultur Elkartea

Maiatzak 10 | ARTEA – 19:00, Kultur Etxea

Maiatzak 12 | MARKINA-XEMEIN – 18:00, Esperantza Aretoa

 

GIPUZKOA

Apirilak 12 | BERGARA –  20:00, Seminarixoa

Apirilak 14 | GETARIA – 19:00, Iturzaeta Aretoa

Apirilak 14 | USURBIL – 18:30,  Sutegiko Auditorioa

Apirilak 16 | LAZKAO – 21:00, Areria Kulturgunea

Apirilak 20 | ANTZUOLA – 19:00, Torresoroa Aretoa

Apirilak 21 | AZPEITIA –  19:30, Soreasu Antzokia

Apirilak 24 | ELGOIBAR –  21:00, Herriko Antzokia

Apirirlak 30 | ORDIZIA – 19:30, Herri Antzokia

Apirilak 30 | ERRENTERIA –  10:00|19:00, Niessen Aretoa

Maiatzak 3 | IRUN – 19:00  Amaia Kultur Zentroa

Maiatzak 5 | MENDARO – 18:00, San Agustin Antzokia

Maiatzak 7 | ARRASATE –  19:30, Amaia Antzokia

Maiatzak 8 | HERNANI – 19:00, Biteri Aretoa

Maiatzak 8 | ALTZA (DONOSTIA) – 19:00, Herrera Kultur Etxea

Maiatzak 9 | ARETXABALETA –  19:00, Arkupe

Maiatzak 9 | ANDOAIN – 19:00, Bastero

Maiatzak 10 | ALTZA (DONOSTIA) –  19:00, Herrera Kultur Etxea

 

ARABA

Apirilak 23 | GASTEIZ –  11:30|19:00, Ignacio Aldekoa KE

Apirilak 25 | BIASTERI – 19:30, Biasteriko Zinea

Apirilak 28 | ARAMAIO – 19:00, Kultur Etxea

Maiatzak 3 | ARESPALDITZA – 19:00, Udal Aretoa

 

NAFARROA

Apirilak 10 | IRUÑEA – 19:30, Biltoki Elkartea

Apirilak 26 | LARRAINTZAR – 19:00, Benta

Maiatzak 2 | ANTSOAIN – 19:00, Udal Antzokia

Maiatzak 8 | ZIZUR NAGUSIA – 18:00, Garrazta Elkartea