Zuzendariak:

Miguel Angel Llamas ‘Pitu’ eta Amaia Merino

Urtea: 2020

Iraupena: 80 min.

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Dokumentala

Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du, dokumental formatuan.

Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu.

2024ko azaroan, 39 urte beteko dira Zabalza hil zutenetik, eta bere familiak egia aldarrikatzen du oraindik.