Gipuzkoako kultur eragileei zuzenduriko Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki formakuntza saioa erraztuko du KBulegoak. Zarauzko Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzaz prestaturiko hitzordua izango da, eta herrian bertan egingo dute, datorren apirilaren 18an.

K bulegoaren Ibilbideak formakuntza lerroaren baitan kokatu dute egitasmoa. Izan ere, hainbat urrats izaten ari den dituen bide honek kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu. Profesionalek ziklo osoa jarraitu edo bakarren bat egiteko aukera dute, beti ere, haien beharren arabera.

Bada, hilaren 18ko saioa kultur-proiektu bakoitzerako komunikazio modu egokienak aztertu eta nola aplikatzean oinarrituko da, informazioa alderdi interesdun guztiei modu eraginkorrean iristeko moduan lantzen ikasteko. Bestela esanda, hainbat adibidetatik eta jardunbide egokitatik abiatuta, parte-hartzaileak proiektuetarako komunikazio-estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizteko eta transmititzeko trebakuntza jasotzea da helburua.

Maio Studioarekin elkarlanean

Horretarako, Maio Studio profesionaleko Maialen eta Maite kideak izango dira gidari. Diseinua eta sormena dira mota guztietako kontzeptuak sortzeko euren tresnarik gustukoenak. Ekitaldiak, esperientziak, komunikazio-kanpainak eta komunikazio-elementuak diseinatu eta ekoizten dituzte, eta, ahal den neurrian, elementu horiek eskuekin sortzen dituzte. Lan erabat pertsonalizatuari esker, bezeroen helburuak lortzen dituzte, sormenez beteriko esperientzien eta proiektuen bidez.

Arestian aipatu bezala, datorren apirilaren 18an egingo dute saioa, 10:00etatik 13:00etara, Urola Kostako Garapen Agentzian (Zarautz). Euskara izango da lanerako hizkuntza, eta parte-hartu nahi dutenek apirilaren 16ra bitartean izango dute izena-emateko aukera.