Zinemak literaturarekin eta abokatutzarekin duen lotura aztertuko dute datozen asteetarako atondutako egitarauan. 18. Punto de Vista jaialdiko lan irabazleak ere egongo dira ikugsai.

Nafarroako Filmoteka-apirila 2024-zinea

Zinema eta Literatura zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du Nafarroako Filmotekak apirileko egitaraua. Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak (IHEO) eta Nafarroako Liburutegiak elkarrekin antolatutako egitasmoa da, hizkuntzetako ikasleentzat pentsatutakoa, eta irakasleek beraiek aurkeztuko dituzte saioak. Miren Gorrotxategik idatzitako eleberriaren izen bereko zinema egokitzapena izango da pantailaratuko dute lehen filma hilaren 3an: Imanol Rayok zuzendutako Hil kanpaiak (2020). Santi Leonek hartuko du aurretik hitza.

Ondorengo asteazkenetan ikusgai izango dira, Friedrich Dürrenmatten liburuan oinarritutako Es geschah am hellichten Tag (Ladislao Vajda, 1958), John Fantek idatzitako eta Ycan Attalek zuzendutako Mon chien Stupide (2019) eta Vittorio De Sicaren Il giardino dei Finzi-Contini (1971) filma, Giorgio Bassaniren zien bereko liburuaren egokitzapena.

Aldiz, Iruñeko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan antolatuta, Abokatutza zineman VII zikloan “film-egitateaz, abokatutza-munduaz eta zuzenbideaz hainbat ikuspegitatik gozatzeko” aukera emango duten hiru lan erakutsiko dituzte. Hilaren 12an Daisy Kenyon (Otto Preminger, 1947) egongo da ikusgai, hilaren 18an My Cousin Vinny (Jonathan Lynn, 1992), eta hilaren 26an Roman J. Israel, Esq. (Dan Gilroy, 2017).

Apirileko saio berezia aurten 100 urte beteko lituzkeen Marlon Brando aktore entzutetsuari eskainitakoa izango da. Hilaren 4an, hark zuzendu zuen film bakarra emango dute, Donostia Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuena: One-Eyed Jacks (1961). Urtarrilean hasitako Ezinbesteko zinema atalean, berriz, Boyhood (Richard Linklater, 2014) proposatuko dute, hilaren 5ean; eta lurraldeko zinemagileen ekarpena nabarmentzen duen Nafarroako Filmoteka sailean Gabriel Mansillaren film laburrak egongo dira ikusgai: Armario con puertas giratorias (2013), Caracoles (2020), Llegará la sangre al río (2020), Ojos que no ven (2021), El muerto de Scrödinger (2023) eta Agnus Dei (2022).

Azkenik, Ateneok aurkezten du… atalean Cyril Schäublinek zuzendutako eta Berlinale jaialdiko Encounters sailean zuzendari onenaren saria irabazitako Unrueh (2022) emango dute. Hilabetea agurtzeko 18. Punto de Vista jaialdiko lan irabazleetako bi berreskuratuko dituzte: Silence onf Reason (Kumjana Novakova) -Punto de Vista Sari Nagusia eta Epaimahai Gaztearen Saria- eta Ôte-toi de mon soleil (Messaline Raverdy) -Jean Vigo Saria, zinemagile onenari eskainitakoa-.

Apirileko egitarauari buruzko informazio zehatzagoa, HEMEN.