BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak 17. edizioa beteko du aurten. Irailaren 15era bitartean aurkeztu daitezke dokumental labur eta luzeak.

mendi film 2024-deialdia-zinea

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen nazioarteko dokumentalen jaialdiak Bilbo hartuko du hamazazpigarrenez. Abenduaren 6tik 17ra ospatuko dute BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia ekimena, eta ohi bezala, filmen emanaldiez gain, hitzaldiak, eztabaidak eta orotariko ekitaldiak antolatuko dituzte hitzorduaren harria.

Mendi Film Festival Kultur Elkarteak dagoeneko zabaldu du mendiarekin erlazionatutako dokumental labur eta luzeak inskribatzeko epea. 2022ko urtarrilaren 1etik urrera ekoiztutako lanak aurkez daitezke, eta izen-ematea doan da. Ohi bezala, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, natura… gaiak jorratzen dituzten proiektuak bidali daitezke, irailaren 15era bitartean.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute diru ordaina Eguzkilore garaikurra jasotzearekin batera:

  • Sari Nagusia: Eguzkilore garaikurra + 6.000 €
  • Zuzendari Onena: Eguzkilore garaikurra + 3.000 €
  • Gidoi Onena: Eguzkilore garaikurra + 2.000 €
  • Argazkilaritza Onena: Eguzkilore garaikurra + 2.000 €
  • Epaimahaiaren Saria: Eguzkilore garaikurra + 2.000 €
  • Soinu Banda Onenaren Saria: Txalaparta garaikurra + 2.000 €
  • EITB Saria Euskarazko Film Onenari: Eguzkilore garaikurra + 2.000 €
  • Mendiko Film Onena: Eguzkilore garaikurra + 1.200 €
  • Eskaladako Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 €
  • Kultura eta Natura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 €
  • Kirol eta Abentura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 €
  • Film Labur Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 €

Izena ematerako orduan kontuan izan beharreko oinarriak eta baldintzak xehetasunez irakurri, HEMEN.