Les-Amandiers-kutsidazu-zinea

Zuzendaria: Valeria Bruni Tedeschi

Urtea: 2023

Iraupena: 126 min.

Herrialdea: Frantzia

Generoa: Drama, komedia, maitasuna, 80ko hamarkada, antzerkia

1980ko hamarkaren amaiera.  Stella, Victor, Adèle eta Etienne protagonistek 20 urte dituzte. Patrice Chéreauk eta Pierre Romansek Nanterreko Théâtre des Amandiersen sortutako interpretazio eskola ospetsuan sartzeko azterketa egiteko prest daude laurak, pasioz eta maitasunez blaitutako bizitza berrira abiada bizian salto egiteko atarian. Elkarrekin biziko dute beren bizitzetan une erabakigarria den hori, baina baita beren lehen tragedia handiak ere.
Filma 2022ko Cannesko Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen, eta ostean, Sevillako Europar Zinemaren jaialdian erakutsi zuten. Frantziako Zinema Akademiaren Cesar Sarietan aktore berri onenaren aitortzarekin errekonozitu zuten Nadia Tereszkiewicz; guztira zazpi hautagaitza izan zituen.