Historiaren idazketa, identitatea eta lengoaia zinematografikoa ardatz duten film-programa banaren ardura izango dute Sara Domínguez Lópezez (Madril, 1999), Alejo Duclósek (Buenos Aires, 1998) eta Mireia Montanék (Bartzelona, 1998).

EQZE Gante-zinea

Belgikako Zinema Jaialdiak Elías Querejeta Zine Eskolari egindako gonbidapenaren ondorioz, Komisariotza alorreko hiru ikaslek Courtisane Festival zinemaldiaren 23. edizioan film-programa bana aurkeztuko dute. Martxoaren 27tik 31ra Ganten ospatuko da, eta azaldu dutenez, proposamenak, besteak beste, “ekimen batzuen artean, instituzioaren diskurtso propioari begirada berriak ekartzea proiektatzen du, zinema-komisariotzaren lanari buruz hausnartzeko barne-prozesu baten ondorioz”.

2022-2023 promozioko Komisariotzako ikasle diren Sara Domínguez López (Madril, 1999), Alejo Duclós (Buenos Aires, 1998) eta Mireia Montané (Bartzelona, 1998) dira film-programak aurkeztuko dituztenak.

Hasteko, Domínguez Lópezek “There Is Nothing To Celebrate, My House Is Empty” programa antolatu du, non Mexikoko eta Peruko nazioen historia konplexuaren iraganean parte hartzera gonbidatuko dituen ikus-entzuleak, Los Ingrávidos kolektiboaren eta Colectivo Silencio kolektiboaren obraren bitartez.

Bestetik, Duclós argentinarrak “Shameless Memories from Latin America” cuir/queer programa bikoitzaren programa hartuko du. Lehen zatian, Kolonbiatik eta Mexikotik etorritako zinemagile garaikide talde baten lana biltzen da, beren lurraldeko antzinakotasunarekin eta mitologiarekin duten lotura esploratzeko. Bigarrena, 80ko hamarkadako film labur brasildar batzuek osatuko dute.

Hirugarren programa Mireia Montané ikasle kataluniarrak komisariatu du: “What Is Irony, If Not Melancholy?“. Hizkuntza zinematografikoaren esparruan ironiak jokatzen duen paperari buruzko proposamena da, Daniela Delgado Viteri eta Jorge Jácomeren lanetan oinarritzen dena, leku bateko kide izateko beharraz eta nostalgiarekin bizitzeaz hausnartzeko.