71. Donostia Zinemaldian aukeratutako ANIMAL (Raul de la Fuente eta Amaia Ramírez. Kanaki Films S.L.) proiektua maiatzaren 6tik 10era Bartzelonako jaialdiko merkatuan aurkeztuko dute.

lauhaizetara-docs

2018an sinatutako akordioa berritu dute Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak -IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizloe Burujabeen Elkartearen eskutik- eta DocsBarcelona zinemaldiak. Aurrerantzean ere, bi merkatuon arteko proiektu dokumentalak trukatzen jarraituko dute, beren garapen- eta finantzaketa- prozesua osatzen lagunduko dien bitartean.

Azken urteotan bezala, Donostiako Zinemaldiaren esparruan egiten den Lau Haizetara Fororoaren pritchingean aurkezten diren proiektuetako bat, eta maiatzean egiten den DocsBarcelona jaialdiko speed meetingetan parte harten duen beste lan bat aukeratuko dira oraingoan ere. Proiektu hautatuek jaialdi bakoitzerako akreditazioa jasoko dute, eta banakako bilerak egingo dituzte Commissioning Editoreekin.

2024ko aldiari dagokionez, maiatzaren 6tik 10era egingo den hitzordu kataluniarrean Raul de la Fuentek eta Amaia Ramírezek ondutako ANIMAL proiektua (Kanaki Films S.L.) izango da. Aldiz, irailaren 25ean aukeratuko dute Donostiako Lau Haizetara Foroan lehiatzeko aukeratuko duten proiektua.