Agnieszka Holland, Nuri Bilge Ceylaneta Amaia Merino eta Ander Iriarteren film berriak hartuko ditu programazioan aurkeztu berri duten Giza Eskubideen 21. Zinemaldiak. Hori baino gehiago ere, Zinema eta memoria zikloaren edizio berri bat egingo dute lehia nagusiaren paraleloki Tabakaleran.

Apirilaren 12tik 19ra bitartean ospatuko da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 21. edizioa. Victoria Eugenia Antzokian ꟷzinemaldiaren egoitza nagusianꟷ, Antzoki Zaharrean eta baita hiriko beste eszenatoki batzuetan ere egingo dituzte emanaldiak, horiek denak  giza eskubideen aldarri bilakatuz, beste behin.

Pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzten filmak eskainiko dituzte, mundu osotik ekarritako film luzeak jarriko dituzte ikus-entzuleen saria eskuratzeko lehian. Oraindik sail ofiziala bere osotasunean argitu ez badute ere, zabaldu dute jada lehen aurrerapena.

Bada, lehia ofizialeko izenburuak iragartzearekin batera, Zinema eta memoria zikloaren edizio berri bat egingo dutela jakinarazi dute ere. Ohi bezala, Sail Ofizialarekin paraleloan egingo dituzte emanaldiak, Tabakaleran, eta hiru film izango dira ikusgai:

The Mother of All Lies (Asmae El Moudir, 2023) – Maroko-Saudi Arabia-Qatar-Egipto

Etxe-aldaketa bat abiapuntu gisa hartuta, Asmae El Moudir zinemagile marokoarrak bere haurtzaroko argazki bakarra besterik ez izatearen zergatia ezagutu nahi du. Senide, lagun eta bizilagunekin egindako elkarrizketen bidez, eta buztinezko irudiak ageri diren bere auzoko maketa baliatuz, ehunka hildako eta errepresaliatu utzi zituzten 1981eko Casablancako istiluen aztarnekin egingo du topo, memoria indibidualaren eta kolektiboaren arteko lotura aztertzeko.

Subject (Jennifer Tiexiera eta Camilla Hall, 2022) – AEB

Filmak bizitza propioa pantaila batean partekatzeak adierazten duen bizi-esperientzia kontatzen du, The Staircase, Hoop DreamsThe Wolfpack, Capturing the Friedmans eta The Square dokumentaletako protagonisten testigantzen bidez. Egunez egun, mikroskopio baten luparen azpian egoteak haien bizitzetan zer eragin izan zuen aztertzen du filmak, eta hausnarketa bat egiten du dokumental bat filmatzeko osagai etikoen eta horrek dakarren erantzukizunaren inguruan. Milioika pertsonak kontsumitzen dituzte gaur egun dokumentalak generoaren aurrekaririk gabeko urrezko aroan, eta lan honek protagonistengan duen eragin sakonaz gogoeta egiten du.

Dieu est une femme (Andrés Peyrot, 2023) –  Frantzia-Suitza-Panama

1975ean, Pierre-Dominique Gaisseauk, Oscar saria irabazitako zuzendari frantsesak, Panamara bidaiatuko du. Urtebete igaroko dut bertan, emaztearekin eta Akiko alabarekin batera, azkenean, dirurik gabe geratu da eta bankuak zinta grabatuak konfiskatuko dizkion arte. 50 urteren bueltan, kuna emakumeak eta gizonak zain daude “beren” filma ikusteko, belaunaldi berriei transmititu zaien kondaira, alegia.