Rosaura Romero, César Vallejo, Elodie Mellado eta Russell Dehn arduratuko dira 16 sortzaileen aurkezpenak baloratzeaz. Saioa martxoaren 12an izango da, 18. Punto de Vista jaialdiaren baitan.

doklab II-pitch-epaimahaia-zinea

Dokumentalista berrien ahotsak bildu, esploratu eta audientzia globalari helarazteko asmoa duen DokLab formakuntza programak hitzarmen akordioa berritu zuen 2023an Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiarekin, ondorioz, bigarrenez antolatu zuten egitasmoa, aurtengo 18. jaialdiaren baitan hirugarren eta azken fasea izango duena. Bada, martxoaren 12an, 16 proiektu finalistetako arduradunek pitching saioak egingo dituzte, festibalaren LAN saileko jarduerei eskainitako tartean.

Horiek ebaluatzeaz ondoko kideek osatutako epaimahaia arduratuko da: Rosaura Romero kazetari eta ekoizlea, Cesar Vallejo RTVE Play plataformako estreinaldien zuzendariordea eta ikus-entzunezko sortzailea da, Elodie Mellado FILMIN plataformako koordinatzaile editorial eta programatzailea, eta Russel Dehn  AMC Networkseko eta HISTORIA kateko programatzailea.

Bigarren urtez sendo

Arena Comunicación ekoiztetxeak, Intermon Oxfam eta Golem enpresarekin batera antolatu du Punto de Vistak DokLab formakuntza programa, eta ICAA Espainiako Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren finantziazioa du, NextGenerationEU-ren baitan. Espainiar lurraldeko eta Latinoamerikako zinemagile berriei zuzenduta dago bereziki, dokumentalgintzaren indarra eta balioa ulertzen eta sinesten dutenei espresuki, eta bazkide sarea Bartzelonako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak zein Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren nazioarteko Zinemaldiak osatuko dute beste behin.

DokLab egonaldien bigarren edizioan ondoko 16 sortzaileak dira finalistak: Manuel Lógar (Coruña), María Yáñez (Lugo), Pablo Pinedo (Gasteiz), Mar Navarro (Castellon), Clara López (Madril), Friedrich Offner (Austria), Luca Piercey (Erresuma Batua), Desirée Egúsquiza (Peru), Mayra Villavicencio (Peru), Natalia Trizna (Argentina), Laura Otálora (Kolombia), Zulema Olivas (Mexiko), Andrea López (México), José Camacho (Mexiko), Pablo Vaca (Mexiko) eta Felipe Sigala (Txile).

Denek ere, Oltzako Jauregia izan dute egoitza 2023ko irailaren 4tik 17ra bitartean, eta egonaldian proiekzioak, tailerrak, topaketak eta beste hainbat jarduera burutu dituzte, beren proiektuak garatu bidean. Ostean, sektoreko profesionalek -besteak beste, Raul de la Fuente eta Amaia Remirez, Tatiana Huezo, Victor Kossakovsky eta Chico Pereira- horien online jarraipena egin dute. Irene Poza, Irene Funes eta Maite Erasok eskainitako tailerretan parte hartu dute.