Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak zuzendutako dokumentala apirilean iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetara. Datozen asteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kulturguneetan pantailaratuko dute.

arnasa betean-kultura-zentroak-zinea

Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman ere bai. Atzoko eta gaurko emakumezko euskal zinemagileak protagonista dituen, eta gaiaren ikuspegi unibertsala erakusten duen ARNASA BETEAN. EMAKUME ZINEGILEAK (2023) dokumentala apirilean iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetara.

Emakumezko hiru urpekariren bidaiaren bidez, hamarnaka emakumek egindako lanari errepasoa eman dio lanak, euren begiradatik, ametsetatik, aurrera ateratzeko ahaleginetatik eta, batez, ere, zinemari eta gizarteari egin dioten ekarpenetik. Hala, aitzindari eta bide urratzaile izandako horien eta, egun, zinema-jaialdietan arrakasta ezagutzen ari diren gazteen testigantzak jarri dituzte Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendariek erdigunean.

Martxoaren 22an, 24an eta 26an izango du estreinaldi ofiziala, Madrilgo Cineteca espazioan, baina aurretik, gaurtik hasi eta martxoan zehar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kultura-zentroetan eskainiko dute, zuzendarien aurkezpen edota solasaldiekin, hitzordu gehienetan.

Jarraian dituzue atondutako saioak:

  • Otsailaren 27an, 19:30ean: Arrasate (Amaia Antzokia) | Aurkezpena
  • Martxoaren 2an, 18:00etan: Kanpezu (Kultur Etxea) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 2an, 19:30ean: Araia (Andra Mari zinema)
  • Martxoaren 3an, 19:30ean: Araia (Andra Mari zinema) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 5ean, 19:00etan: Donostia (Intxaurrondo Kultur Etxea) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 6an, 19:00etan: Barakaldo (Barakaldo Antzokia) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 7an, 19:00etan: Andoain (Bastero Kulturgunea) | Aurkezpena
  • Martxoaren 9an, 19:00etan: Eskuernaga (Erabilera anitzeko aretoa) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 10ean, 18:00etan: Aramaio (Kultur Etxea) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 14an, 20:15ean: Amorebieta-Etxano (Zornotza aretoa)
  • Martxoaren 17an, 19:00etan: Irun (Amaia KZ) | Aurkezpena eta solasaldia
  • Martxoaren 26an, 19:30ean: Zarautz (Modelo aretoa)

Euskal Herriko hainbat txokotan (Donibane Lohizune, Pasai Donibane, Elantxobe, Hondarribia, Jaizkibel eta Iruñea, besteak beste), Madrilen eta Menorkan filmatu zuten zuzendariek lana, 2022ko iraila eta abendua bitartean. Arestian aipatu bezala, atzoko eta gaurko euskal emakume-zinemagileak ditu protagonista: Maria Elorza (A los libros y a las mujeres canto), Maider Oleaga (Muga deitzen da pausoa), Arantxa Echevarria (Carmen y Lola; Chinas), Mireia Gabilondo (Kutsidazu bidea, Ixabel; Amaren eskuak; Erlauntza), Lara Izagirre (Nora; Un otoño sin Berlín), Alauda Ruiz de Azua (Cinco lobitos), Ana Diez (Todo esta oscuro; Ander eta Yul), Esti Urresola (20.000 especies de abejas), Leire Apellaniz (El último verano); Isabel Herguera (Amore D’Inverno;  El sueño de la sultana), Bego Vicario (Pregunta por mí), Izibene Oñederra (Lursaguak), Ana Murugarren (La higuera de los bastardos), Marina Lameiro (Young & Beautiful; Dardara), Arantza Santesteban (918 GAU), Maddi Barber (592 metroz goiti), Maite Ruiz de Austri (El regreso del viento del norte; ¡Qué vecinos tan animales!)

KRITIKA | ARNASA BETEAN: Bidea urratu dutenen ausardiari

Era berean, filmak Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko ikertzailearen analisia ere jasotzen du, eta Ur Joko Elkarteko (Donibane Lohizune) Elorri ArinMorgane BaudAinhoa Etxenik eta Ihintza Urtxegi arraunlariek parte hartu dute.

Filmak Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan, Euskal Zinemaren Galaren baitan, izan-zuen mundu mailako estreinaldia, eta ostean,  TIFF – Tokyo International Film Festival jaialdiak euskal zinemari eskainitako leihoan, Madrilgo Emakumeen VI. Zinemaldian edota ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan erakutsi dute, besteak beste. Zinema aretoetara iritsi aurretik, Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 33. edizioan parte hartuko du, Fenêtre Basque atalean.