Zuzendaria: Arantza Santesteban
Urtea: 2021
Iraupena: 65 min.
Herrialdea: Euskal Herria
Generoa: Dokumentala
2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia hiru urtez erabat desagertu nintzen lehen nuen bizitzatik” (Arantza Santesteban)
Euskaraz filmatutakoa, kartzela barneko eguneroko bizitza ulertzeko funtsezkoak diren arazoak jorratu zituen egileak 918 gau filmean. Zaurgarritasunetik, inperfekziotik, ausardiatik eta, noski, bizipen pertsonaletik abiatuta, toki bat eman nahi izan zien bizitako esperientzia ikusezin horiei.