Guztira 25.000 euro banatuko dituzte, bi modalitatetan. 2024ko maiatzaren 31ra arte eta urriaren 31ra arte dago eskaera egiteko aukera, hurrenez hurren.

generazinema 2024-zinea

Nafarroako Gobernuak, lurraldeko ikus-entzunezkoak sustatzeko eta zabaltzeko asmoz, Generazinema Sustapena 2024 diru-laguntza deialdia jarriko du martxan. Laguntza eskaera ontzat emateko, aurkeztutako proiektuak bukatuta egon beharko dira 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarteko epean (biak barne).

Bi modalitatetan banatuta, guztira 25.000 euro banatuko dituzte. A modalitateak (1.000 euro) 2024ko Goya sarietan hautagai, aurre-hautatu, izendatu edo saritutako filmetarako berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak jasoko ditu. Bestetik, B modalitatearen (15.000 euro) barruan sartuko dira aldez aurretik gonbidapena duten zinemaldi, merkatu, azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea izan duten ekoizpenak.

Deialdiko 3.1 oinarrian zehaztutako muga izango dute laguntzek, eta adierazi dutenez, ezin izango dute inolaz ere onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan, gehienez 3.000 euro eskatzaile eta modalitate bakoitzeko.

Proiektuak aurkezteko epeari dagokionez, deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunean zabalduko dute, eta A modalitatean 2024ko maiatzaren 31ra arte egin daiteke eskaera; B modalitatean, 2024ko urriaren 31ra arte. Bi kasuetan, Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala) egin behar da, eta besteak beste, eskaera-inprimakiaz gain, proiektuaren memoria-txostena bidali beharko da.

Informazio osgarria, hemen.