Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zinemarako gidoiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuak garatzeko 2004ko diru-laguntza deialdia. 156.000 euro banatuko dituzte guztira.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere jardun-eremuetarako egotzita dauzkan ahalmenen barruan, eta gaur egungo gizartean sorkuntzaren sektoreak zenbaterainoko garrantzia daukan kontuan hartuta eta kultura bultzatzeak gizarteko kulturaren oparotasunari eta ekonomiari nola on egiten dion kontuan hartuta, aurreko urteetako laguntza ildo beretik jarraituko du 2024ean ere, tartean, sorkuntza bultzatzeko laguntza-neurriak aurkeztea. Asmo horretan, honako hauek izango dira babestuko dituzten jarduera-eremuak: antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak.

Bada, gurera ekarrita, 156.000 € bideratuko dituzte gidoigintzara, 508.000€-ko kopuru oso batetik. Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete deialdira, beti ere, 2023. urteko kultura-sorkuntzarako dirulaguntza-modalitateren batean dirulaguntza lortu ez bazuten. Izan ere, iaz onuradun izan baziren, ezin izango dute aurtengo deialdi honen dirulaguntza-modalitate berean eskabiderik aurkeztu. Era berean,ezin izango da deialdi honetara aurkeztu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdira aurkezten diren proiektuak, edo kultura-sorkuntzaren deialdira birritan edo gehiagotan aurkeztu diren gidoi zinematografikoko proiektuak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Alegia, martxoaren 21a izango da epe-muga. Bi fasetan baloratuko dira modalitate bakoitzean aurkezten diren proiektuak, eta eskabideek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte aurreikusitako gehienekotik (95 puntu) lehenengotik bigarren fasera igarotzeko.

Aurkeztu beharreko materialari dagokionez, kanporaketa kausa izango da eskatzaileak guztiz garaturako gidoia aurkeztea. Izan ere, garapen prozesua hauspotzea du xede deialdiak, eta gidoien tratamendu proposamenak galdegin dituzte horretarako. Horrekin batera, eskaria egiten duen profesionalaren ibilbide eta lanari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da ere.

Ikusi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako deialdia xehetasunez, HEMEN. Aldiz, hurrengo estekan kontsulta ditzakezue eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrezaurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025031