Zuzendaria: Steven Spielberg

Urtea: 1985

Iraupena: 147 min.

Herrialdea:  AEB

Generoa: Drama | Arrazismoa | Esklabismoa

Celie neska afroamerikar gaztearen bizitza, XX. mendearen hasieran. Celiek 14 urte ditu eta haurdun dago, bere aita denak bortxatu ondoren. Une horretatik abiatuta, protagonistak hogeita hamar urtez pilatuko dituen bizipenak -guztiak gertaera esklabistetan oinarriturikoak- jasoko ditu filmak.

Alice Walkerrek 1983an aurkezturiko – Pulitzer Saria irabazi zuen- izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Hain zuzen, Steven Spielberg zuzendariak aurkeztutako pantaila handirako egokitzapena duzue honakoa. 2024an, istorioaren egokitzapen musikala aurkeztuko du Sam Blitz Bazawule zuzendariak.