Aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko 2024ko laguntza-programa aurkeztu du Zineuskadi Elkarteak. Abenduaren 31ra bitartean aurkeztu daitezke proposamenak.
ZINEUSKADI elkartearen bidez, euskarazko filmen eskaintza bultzatu nahi da EAEko merkataritzako aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan eta, horretarako, laguntza programa bat eratu da; 2024an merkataritza aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan (fikzioa, dokumentala eta animazioa) euskaraz bikoiztu edo azpititulatutako estreinaldiak sustatzea helburu duena.
Gehienez, 3.000 euro bideratuko ditu ZINEUSKADIk, eta gainera, EiTBrekin sinatutako hitzarmena baliatuz, pelikularen euskarazko bertsioaren estreinaldia indartzeko konpromisoa hartu duela adierazi du, EiTB komunikazio taldearen euskarrietan (HIRU3 Kluba, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Gaztea, Radio Vitoria, ETB1, ETB2, eitb.eus) sustapen eta publizitate kanpaina eginez.
Edozein enpresa, profesional edo ikus-entzunezko sektorearekin lotutako elkarteak aurkeztu daitezke deialdira, urtarrilaren 31tik abenduaren 31ra, eta balorazio batzorde bat arduratuko da proposamen bakoitza aztertu eta ebazpena emateaz. Eskaerak filmen proposamenekin, I, II eta III eranskinak, ZINEUSKADIko zuzendariei bidali beharko zaizkio, deialdiko eranskinetan eskatutako dokumentazioarekin batera elkartearen egoitzara edo info@zineuskadi.eu helbide elektronikora.
Batzordeak ondorengo irizpideetan oinarrituko dute epaia:
- Familiako publikoari zuzendutako ekimenak, bereziki haurrak baloratuta: % 60 arte.
- Produktuaren aurreikus daitekeen merkataritzako inpaktua. Xede horretarako, besteak beste, honako hauek hartuko dira kontuan: dagokion lanak jatorrizko herrialdean eta jaialdietan izandako arrakasta: % 20 arte.
- DVDaren edo BRaren komertzializazioa, euskaraz edo euskarazko bertsioarekin: % 20 arte.
Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazterako orduan, banatutako kopuruak ezingo du gastuen % 100 gainditu. Horretarako, proposamen bakoitzaren beharren araberako sistema bereizgarria aplikatuko da.
Dirulaguntzen bateragarritasuna
Laguntzak xede bereko beste erakundeek emandako laguntzekin bateragarriak izango dira, diruz lagundutako jardueraren gain finantzaketarik ez dagoenean, betiere. Hori gertatuz gero, deialdi honen laguntzaren zenbatekoa txikituko da dagokion mugaraino, gain finantzaketa hori gerta ez dadin.
Halaber, Ezingo dute laguntzarik eskuratu ETB koproduktore elkartua duten proiektuek, ez eta ETBk euskarazko bertsioaren emisio-eskubideak erosi dizkien proiektuek. ETBk euskarazko bertsioaren emisio-eskubideak soilik eskuratu dituen kasuetan, Zineuskadik kopiak zinema aretoetan estreinatu ahal izateko beharko duen formatu digitala sortzeko gastuak soilik lagunduko ditu. Horrez gain, deialditik kanpo geldituko dira ere Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzetan jatorrizko bertsioa euskarazkoa dela adierazi duten proiektuak (ekoizpena, finantzaketa, gidoi sorkuntza, etab.)
Irakurri deialdiaren baldintza osagarriak, hemen.