Izen-ematea urtarrilaren 15a baino lehen gauzatu behar dute interesatuek. Lau proposamenak gaztelaniaz eskainiko dituzte.
Iruñeko Udaleko kultur departamenduak Civivox guneetan 2024ko otsailetik maiatzera bitartean gauzatuko diren ikastaroen berri eman du. Guztira, 301 proposamenek osatzen dute eskaintza, eta horietatik lau zinemagintza arloari eskainitakoak dira, denak ere gaztelaniaz: Zinema analisirako tresnak, Zinema eta telesailetako emakume errebelde eta arriskutsuak, Hollywoodeko eta Broadwayko zinema musikalaren historia, Zinema bere zuzendarien bitartez.
Ikastaroetara izena emateko aukera zabalik da, urtarrilaren 15era arte, eta interesa dutenek www.pamplonaescultura.es webgunean, 010 herritarrendako informazio-telefonoan (948420100an, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero), edota aurrez aurre (edozein Civivox gunetan) egin ditzakete eskaerak. Gehienez, 5 ikastarotarako egin daiteke aurre-inskripzioa, eta zozketa bidez erabakiko dira onuradunak, urtarrilaren 16an.
Jarraian dituzue zinema-ikastaroen xehetasunak:
- Zinema analisirako tresnak (Civivox Condestable): otsailaren 5etik maiatzaren 20ra (astelehenetan, 19:00-21:00) – 72 euro.
- Zinema eta telesailetako emakume errebelde eta arriskutsuak (Civivox Ensanche): otsailaren 8tik maiatzaren 9ra (ostegunetan, 18:00-20:00) – 33 euro.
- Hollywoodeko eta Broadwayko zinema musikalaren historia (Civivox Iturrama): otsailaren 7tik maiatzaren 8ra (asteazkenetan, 19:00-21:00) – 53 euro.
- Zinema bere zuzendarien bitartez (Civivox Milagrosa): otsailaren 6tik maiatzaren 21era (astearteetan, 19:00-21:00) – 72 euro.
Informazio osagarria, HEMEN.