Next Goal Wins (Taika Waititi)

Drama | Kirola

Thomas Rongen futbol entrenatzaile herbeheretarraren istorioa. Ameriketako Samoako taldearen ardura hartuko du, galtzaile izatetik irabazle izatera pasatu daitezen.

 

Koullet Lehdet / Fallen Leaves (Aki Kaurismaki)

Komedia | Drama

Helsinkiko gauean kasualitatez topo egingo duten bi pertsona bakartiren istorioa. Beren bizitzako lehen eta azken maitasuna −maitasun bakarra− aurkitu nahi dute. Alabaina, xede ohoretsu horretarako bidea lausotu egingo dute gizonaren alkoholismoak, telefono-zenbaki galduek eta bizitzak zorionaren bila daudenen bidean oztopoak jartzeko duen joera orokorrak.

2023 | Cannesko Zinemaldia: Epaimahaiaren saria

2023| Fipresci 2023 sari nagusia

2023 | Moreliako Zinemaldia: Ikus-entzuleen saria

2023 | Urrezko Globoak: Ingelesaz besteko film onenaren eta emakume aktore nagusi onenaren kategorian hautagaia

2023 | EFA sariak: sei hautagaitza (film onena, zuzendari onena, gizonezko eta emakumezko aktore onenak, gidoi onena, ikus-entzuleen saria)

 

Disco Boy (Giacomo Abbruzzese)

Drama | Belikoa

Europan zehar bidaia zail bat egin ondoren, Aleksei Parisera iritsiko da eta izena emango du Frantziako Atzerriko Legioan. Kidego militar oso selektiboa da, eta Frantziako pasaportea edozein atzerritarri ematea ahalbidetzen du, baita agiririk gabekoei ere. Niger ibaiaren deltan, Jomo bere herrixkaren biziraupena mehatxatzen duten petrolio konpainien aurka borrokatzen da. Bien bitartean, bere ahizpa Udokak ihes egitea du amets, han dena galduta dagoela jakinda.

2023 | Berlingo Zinema Jaialdia: Ekarpen artistiko bikaina (argazkigintza)

 

Kina & Yuk (Guillaume Maidatchevsky)

Abenturak | Drama | Animaliak

Artikoko bizitza erronka bat da, are gehiago aitatasuna ezagutzear diren Kina eta Yuk Artikoko azerientzat. Hala ere, neguak jada dira izaten zirenak, krisi klimatikoak eraginda. Itsasertzeko ehiza-espedizio batean, Yuk izotz-bloke batean harrapatuta geratuko da, jitoan. Kina bakarrik geratuko da orduan, eta lurralde ezezagunetara joan beharko du. Erditzeko egun gutxi batzuk falta direnean, Kina eta Yuk erlojuaren kontra joango dira beren azeritxoen jaiotzara garaiz elkartzeko.

 

Teoria dels cossos (JR Armadàs Monclús)

Komedia | Drama

Bi pertsonek bat egingo dute Any Ferrater izeneko Kataluniako literatura- eta arte-ekitaldi batekin lotutako ekitaldietan, eta pixkanaka ikusten dute, letretatik abiatuta, liburuetatik haratago doan erakarpen bat gertatzen dela. Urtean zehar, poesiarekin lotutako hainbat ekitalditan egingo dute topo.