Lau saio hartuko ditu urtarrilean Indautxun kokatuta dagoen Carmen aretoak. Ohi bezala, film luzeak eta laburrak egongo dira ikusgai, gonbidatu bereziek aurkeztuta.

FAS URTARRILA-zinea

Bukatu bezain gogotsu abiatuko du urte berria Bilboko Fas Zineklubak. Hiriari egiten dion ekarpenari esker, zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak pantailaratuko ditu 2024an ere, eta bilbotarrek ondo lotuta izaten jarraituko dute astearte iluntzeetako plana.

Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Lau saio hartuko ditu bere gain urtarrileko programazioak:

  • URTARRILAK 9 | L’innocent (Louis Garrel, 2022) + XI. KORTeN!: Superjojidos (Gasón Haag, 2022). Gonbidatuak: Lander Otaola eta Gastón Haag
  • URTARRILAK 16 | Sobre todo de noche (Victor Iriarte, 2023) + XI. KORTeN!: Espera y sedimento (Tana Garrido, 2022). Gonbidatuak: Victor Iriarte eta Tana Garrido
  • URTARRILAK 23 | Venceremos (Taxio Aranaz eta Pablo Marte, 2021) + XI. KORTeN!: Conguito (David Ontoria, 2022). Gonbidatuak: Taxio Ardanaz, Pablo Marte eta David Ontoria
  • URTARRILAK 30 | Samsara (Lois Patiño, 2023). Gonbidatuak: Lois Patiño eta Garbiñe Ortega

Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.