Telesailetan, zineman zein antzerkigintzan aritu izan da. Azken urteak alzheimerrarekin igaro ditu, eta 79 urterekin hil da.
Iragan asteburuan jakin izan zenez, Arantxa Gurmendi aktore donostiarra hil egin da. ETB1 kateko Goenkale telesailean urte luzez aritu da lanean, Hortentsi interpretatuz, baina Bi eta bat, Hau da A.U. Euskolegaz edota TVE1eko Cuéntame proiektuetan parte hartu izan du. Besteak beste, Elena Sierraren Etxera (2004) edota Gartzela (Iban Lizarralde, 2011) film laburretan zein hainbat antzerki obratan ere ezagutu dugu Gurmendi.
Gaztetatik euskal kulturgintzan jardun da. 60ko hamarkadan, Ez Dok Amairuren dinamizatzaile izan zen, baita Bihurriak rock taldeko kide ere. Zeruko Argian idatzi zuen, ‘Gazte naiz’ sailean. 2010ean alzheimerra diagnostikatu zioten, eta gaixotasunari eskainitako hainbat erreportajetan parte hartu zuen. Hala nola, Euskal Telebiastako Ur handitan saioan, Maite Artolak gidatutako Faktoria irratsaioan edota BERRIA egunkariak ateratako sortan.